2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

Brexita



Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeari eman zaio izen hau (British+exit). Erabaki hau hartzeko hiritarrei galdetu zitzaien, bozkaketa bidez.Gai hau ez da orain dela gutxi ateratako zerbait, izan ere, 1975.urtean lehenengo erreferenduma ospatu zen, baina bertan hartutako erabakia Europar Batasunean gelditzekoaren aldekoa izan zen. 2016ko ekainaren 3an,berriz, beste erreferendum bat egin zen erabaki hori hartzeko asmoz. Irteteko erabakia izan zen garaile. Diferentzia nabaria izan zen. Zerk bultzatu ditu partidu politikoak hori aurrera eramatera eta hiritarrak horren alde bozkatzera?

Erresuma Batuak ekonomian integratzeko hainbat gauza espero eta aurreikusten dituzte, aldiz, Europar Batasunak ez die horiek danak erabiltzen uzten, adibidez: fluxu zirkularrak, kapitalak, informazioak etab. libreki zirkulatzea eta bestetik, pertsonen fluxuak kontrolatzea.

Horrez gain, turismoak ere eragina izango zuela atzeman zuten.Turismo "sanoak", hau da, herrialdea bisitatzera doan jendearengan ez zuten arazorik jarri, izan ere, haientzako onuragarria baita turismoa edukitzea, aldiz, etorkinen aldetik, Britainiarrek, Europar Batasunean geratuz gero, 20milioi immigrante jasoko zituztela aurreikusi zuten.

Etorkinekin jarraituz, ekonomia oztopatzen zutela aipatu zuten, izan ere, etorkinen etorrerarekin bertako langileen soldatak jaitsi, baldintzak okertu eta lan aukera murritzagoa egongo litzateke.

Britainiar gobernuak hori dena antzemanda, hiritarrek Brexitaren alde bozkatzea lortu zuten, haien leialtasuna lortzearekin batera, ordea, Europar Batasunetik atera izanak hainbat ondorio ekarri dizkio Erresuma Batuari:

  • Biztanleak haserretzen hasi dira ez delako ia berealako aldaketarik izan, gobernuak esan bezala.
  • Bigarrenik haien ekonomia integrazio moduagatik ekonomia kolapsatzen hasia dago.
  • David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministroak, adierazi du bera kargutik joan arte ez dela ezer martxan  jarriko.
Resultado de imagen de brexit

Ondorio horiek hasierako ondorioak besterik ez dira, honek esan nahi du egoerak horrela jarraitzen badu edo okerrera egiten badu ondorio latz gehiago etorriko direla. Beraz, esan dezakegu oraingoz Brexita ez dela batere arrakastatsua izan eta bide beretik jarraituz gero egoerak okerrera egingo duela. Hori gertatuz gero, onartuko luke Europar Batasunak Erresuma Batua berriro ere bertako kide egitea?

ITURRIAK:
https://es.wikipedia.org/wiki/Salida_del_Reino_Unido_de_la_Uni%C3%B3n_Europea
https://www.razonpublica.com/index.php/internacional-temas-32/9552-brexit-causas,-consecuencias-y-reflexiones.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.