2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Erregaien prezioen igoera Frantzian

ERREGAIEN PREZIOEN IGOERA FRANTZIAN
Erregaien prezioen igoera izan da Frantzian, eta hori salatzeko manifestazioa antolatu zuten Parisen.
Zenbait istilu izan dira manifestazioan. Frantziako poliziak Eliseorako bideak moztu zituen, eta metro sarrerak itxi zituzten, horretaz gain, manifestariak ur kanoiak erabilita sakabanatu zituzten, eta pertsona bat atxilotu zuten manifestazioan. Manifestatzaileak 8000 lagun ziren.
Manifestatzaileen eskaera nagusia erregaien gaineko zerga bertan behera geratzea da.

prezioen igoera bilaketarekin bat datozen irudiak

Baina Frantziako gobernuak ez du oraingoz atzera egiteko asmorik, eta beraz, eutsi egin nahi dio 2019an erregaien gaineko zergak igotzeko asmoari.
Pariseko gobernuak gasolinaren gaineko zerga 2,9 zentimo igo nahi du eta gasolioarena 6,5 zentimo.


Baina, zergatik igo nahi dituzte zergak?
Emmanuel Macron presidentearen xedeetako bat bi zergak bateratzea da, ondoren bildutako diru hori trantsizio energetikoa finantzatzeko erabiltzeko.


Erregaiaren prezio igoerak hainbat abantaila eta desabantaila ditu; batetik jendeak garraio publikora joko duela adibidez eta beraz, kontaminazioa gutxitu egingo dela eta bestetik jendearentzako garraio publikoa erabiltzea oztopo bat da eta horregatik izan dira manifestazioak azken hilabete honetan Frantzian.


Iturriak:
  • https://www.berria.eus/paperekoa/1890/011/001/2018-11-20/frantziako_gobernuak_jaka_horiei_esan_die_ez_duela_atzera_egingo.htm


  • https://www.berria.eus/albisteak/159732/poliziak_indarrez_sakabanatu_ditu_jaka_horien_mugimenduko_manifestariak.htm

  • https://www.berria.eus/paperekoa/1856/022/001/2018-11-15/mobilizazioen_atarian_erregaien_zergen_igoerari_eutsiko_dio_frantziak.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.