Hamar bulegotan jarri dute martxan identifikazio
sistema hori, 9.000 pertsonek darabilte.
Kontrol hau, lanbideren bulego guztietara hedatuko du Eusko Jaurlaritzak
martxoan, gaur egun hamar bulegotan darabilte sistema hori, 9.005 pertsonek
eman dute hatz marka. Beatriz Artolazabal enplegu eta gizarte politiketako
kontseiluak azaldu zuenez. Ez da derrigorrezkoa sistema hau ipintzea, gure
borondatez ipini dugu.
Lanbide Eusko Jaurlaritzak jartzen duen `laguntza´ bat da, lan munduan
orientatzeko eta lana bilatzen laguntzeko. Lehen aldiz lan egiten dutenei,
lanik ez dutenei eta lanez aldatu nahi dutenei laguntzen diete nagusiki.
Donostian hiru bulego daude lanbiderenak, Grosen, Intxaurrondon eta erdigunean.
Hatz marka langileak identifikatzeko modu erraz eta seguru bat dela
ziurtatzen dute, kritikoek, ordea, adierazi dute kriminalizatzeko dela hatz
markena.
Nire amak Intxaurrondoko bulegoan egiten du lan eta bere ustez egokia
iruditzen zaio sistema hori jartzea zeren, modu hontara ez lukete
identifikatzeko duten txartela denbora guztian jarri eta kendu behar. Orain
froga batzuk ari dira egiten bulegoetan.
Ondorioz, lanbideko bulegoetan hatz marken sistema ipiniko dute martxotik
aurrera, batzuentzat hobe besteentzat okerrago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.