2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

Ekonomia feminista

EKONOMIA FEMINISTA:

Ekonomia feminista, izenak dion bezala, ekonomia eta feminismotik abiatzen da. Horretaz gain, soziologiarekin, antropologiarekin eta politikarekin lotura du. XX. mendean hasi zen indartzen, batez ere mendebaldeko emakumeen eskutik.

Ekonomia feminista pentsamendu korrontea da, baina ez da pentsamendu korronte bakarra, ez dagoelako ez ekonomia ikuspegi bakarra, ez feminismoaren ikuspegi bakarra. Horretaz gain, praktikara lotuta dago baita ere, Latinonamerikan adibidez.

Bi ideia nagusi ditu:
-Merkatu feminista deszentratzea eta zentroan bizia jartzea. Hau da, bizia ez da bere kabuz sostengatzen. Denok dugu bata bestearen beharra.

- Ekonomia kapitalista erlazio heteropatriarkalak zeharkatzen ditu.

Horren kezka nagusia, munduan dauden ezberdintasunak dira, bereziki emakumeei dagokionez eta, batez ere, eremu sozioekonomikoan. Korronte hauen analisi ekonomikoak datuetan oinarritzen dira genero desberdintasunak modu sakonean aztertzeko eta generoa lehen mailako aldagaia denez jendarteko prozesu guztietan eragiten duela diote.

Ekonomia feminista gehien landu duen gaia lanen inguruan da. Etxeko kideek ekoiztutako ondasunak eta zerbitzuak funtsezkoak dira jendearen ongizaterako eta merkatuko produkzio askok baino eragin handiagoa du gure bizi kalitatean. Gure bizitza mailarako garrantzitsuak izateaz gain, sistemaren funtzionamendurako beharrezkoak dira. Kapitalismoak ez lukeelako asko iraungo ordaindu gabeko lanik gabe.  Horregatik, ekonomia feministak lan handia egin du etxeko zaintzak garrantzi ekonomiko eta soziala duela erakusten.
Lan merkatuan emakumeen egoera gizonena baino okerragoa da; emakumeen parte-hartzea txikiagoa da, emakumeen jarduera tasa gizonena baino baxuagoa da eta hainbat lanbide eta lanpostu sexuaren arabera banatuta daude eta kasu askotan emakumeek gutxiago kobratzen dute. Bestalde, eskalako goiko postuetara emakume gutxiago iristen dira, hau da, askoz gehiago kostatzen zaie zuzendaritza postuetara iristea.
Hainbat esparrutako erabakien atzean genero rolak daude, adibidez lan baterako estereotipo batzuk ikusten direla egokiak eta batzuk desegokiak; adibidez, emakumeak umeak zaintzeko, etxeko ardurak egiteko etb. egokiak direla eta industriako lanpostuetarako desegokiak direla. Berdintasun ekonomikorako garrantzitsua da estereotipo horiek haustea.
Ekonomia feministak ekonomiaren analisia merkatuetatik haratago eramatea eta helburu ekonomikoak aldatzea da. Arazoa, helburua oso zabala dela eta tokiko errealitateari egokitu beharra dagoela. Hasteko, zein den nahi dugun bizitza adostu beharko genuke eta horretara iristeko zeintzuk diren beharrezko jarduera pentsatu beharko litzateke, baita botere publikoen aldetik zer espero daitekeen ere.

INFORMAZIOA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.