2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

Bitcoin-aren gaur egungo egoera

Bitcoin-a protokolo eta P2P sare bat da. Hobeto esanda: kriptomoneta bat da (salerosketarako bide bat), kriptomoneta honen erabilera, hurrengoa da: ondasunak edo zerbitzuen artean dagoen salerosketetako sistema bat da. Satoshi Nakamotok asmatu zuen Bitcoin-a, 2009ko urtarrilaren 3an. Bitcoin-aren berezitasun bat hauxe da: Bitcoin-a ez du inorrek  bermatzen ez gobernurik ezta erakunderik.


Bizitzan, inorrek zerbait ez duenean ezagutzen, ez du balio handirik, baina pixkanaka famatua egiten denean, balio igoz doa, kasu honetan Bitcoin-arekin berdina gertatu zen. Hasieran, Bitcoin-a ez zen famatua, horregatik 2010. urtean, Bitcoin-a asmatu eta urte bat geroago, beraren balioa zentimo bat baino gutxiagokoa zen (5 dolar “centavo”), aldiz, 2016ean 378€ zen. 2016tik 2017ra aldaketa nabarmen handi bat izan zuen balioak, 2017ko gabonetan 17.300 eurora jarri zen, 20 aldiz garestiago 2017 urtarrilena zuen balioarekin alderatuta. Azkenengo ordutan, Bitcoin-aren balioaz hitz egiten hasi dira toki askotan, aurtengo prezioa eta iazkoa alderatuz, nola %75 jaitsi den balioa, 4.000€-ra konkretuki.

Amerikar analista batzuek debaluzio honi, kripto-burbuilaren eztanda deitzen hasi dira. Nire ustetan, analistek hurrengoa esan nahi dute termino horrekin: Orain, Bitcoin-arekin gertatzen ari dena, Espainiako higiezinen burbuilaren eztandaren antzekoa gertatzen ari dela da. Espainian gertatu zena, erregulatuagoa izan behar zen, erregulatu ez zutenez gobernuko partaideek, adreiluan zentratutako ekonomia batean murgildu ginen. Honek, Bitcoin-arekin zerikusi handia du, Bitcoin-a ez zen inoiz erregulatu inorengandik, lehen esan dudan bezala, horregatik memento batean balioa jaitsiera bat eduki behar izan zuen, etxeenarekin bezala.


Bibliografia:
-https://www.20minutos.es/noticia/3499053/0/bitcoin-cae-picado-fin-burbuja-invertir-expertos/
-https://www.infobae.com/economia/finanzas-y-negocios/2018/11/23/el-bitcoin-agudiza-la-mala-racha-y-toca-otro-piso-de-precios-en-2018/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.