2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

AMAZONEN EGOITZA BERRIAK

AMAZONEN EGOITZA BERRIAK


Amazon munduko gizon aberatsenaren enpresa da, mundu mailako ekonomian influentzia handia duena. Enpresa handi honek bere bigarren egoitza zentrala kokatzeko New York eta Crystal City hiri Estatubatuarrak aukeratu ditu, baina ba al dago estrategiarik mugimendu horren atzean?

Enpresak bazuen egoitza Seattle-en, izan ere, han sortu zen, baina esponentzialki handitzen joan den einean beste lantoki gehiago behar izan ditu eta bigarren egoitza zentral baten premia nabaritu du. Horretarako orain dela urtebete hiri bat bilatzen ari zela esan zuen enpresak han egoitza jartzeko. Ehunka hiri estatubatuar Amazon erakartzen saiatu ziren, datuak, botere politikoa, laguntza fiskalak edo eta horrelako hainbat abantaila eskainiz. Azkenean Jeff Bezosen enpresak bi leku aukeratu zituen, Virginia ondoko Crystal City eta New York famatua.

Azken aipaturiko hiriko hiritar batzuei ordea ez zaie batere gustatu erabaki hau. Esaten dute Amazonen etorrerak alokairuko prezioak igo eta jende asko horren erruz kaleratuko dituela, beste lanpostuak suntsituz.

Nire iritziz Amazon bere ekosistema berrira egokitzen saiatu behar da hau hondatu gabe, horrela hiritarren eta jendearen errespetua irabaziko luke enpresak hazten jarraitzen duen bitartean.

BIBLIOGRAFIA:
https://www.elblogsalmon.com/entorno/amazon-elige-sede-han-pagado-elegidas
https://www.pulzo.com/mundo/neoyorquinos-oponen-amazon-abra-oficinas-queens-PP598907

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.