Frantziak Ryanair-eko hegazkin bat konfiskatu du laguntza publiko ilegalak jasotzeagatik
Aurreko ostiralean Frantziako Abiazio Zibileko Zuzendaritza Jeneralak Rayanair-eko hegazkin bat konfiskatu zuela argitaratu zuen. Gertakari hau Burdeos-en gertatu zen eta Frantziak 2008-2009. urteetan konpainia irlandarrak jasotako eta Europako Komisioak ilegal deklaratutako laguntza publikoak itzultzea lortu nahi zuen.
Gertakari horrek hegazkinean zijoazten 149 bidaiariei eragotzi zien, bidaiari horiek hegazkinetik jaitsi behar izan ziren eta bost orduko atzerapenarekin iritsi ziren haien helmugara, Londresera.
Frantziak mezu hau bidali zuen: "Zor duzuten dirua itzuli arte hegazkina konfiskatuta egongo da". Rayanair-ek 525.000 euro itzuli behar zituen jasotako laguntza ilegalengatik. Azkenean, itzuli beharreko dirua itzuli zuen eta hegazkina berreskuratu zuen. Baina oraindik Brsuelasek ilegal deklaratu zituen beste bi partida itzuli behar ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.