Merkataritza elektronikoa, ondasunak eta zerbitzuak sistema telematikoan baliatuz egiten den salerosketan datza. Argi dago, gaur egun zerbitzu sistema honek hedakuntza handia izan duela mundu osoan zehar. Geroz eta denda fisiko gehiagok aldaketak jasan dituzte; hau da, denda fisikoetan soilik saldu beharrean, kontsumitzailea eta saltzailea kontaktu fisikorik gabe trukaketak egiteko interneten bidez saltzen hasi dira. Trukaketa hauek, kasu gehienetan, merkeagoak eta eraginkorragoak izan ohi dira. Esan bezala, abantaila handiak ditu baina baita ere, arriskuak eta arazoak aipatzekoak dira.
Batetik, krisialdiak ekonomiako sektore guztiak ukitu ditu. Beherakada hori nabaritzen lehenak merkatari txikiak izan dira. Dendari asko eta askok itxi egin izan behar dute haien denda fisikoa eta langabezian gelditu. Hortaz gain, Interneten bidez ezin dugu produktua zuzenean ikusi, ezta nork saltzen digun ere. Horrekin batera, kontratuak ez daude paper batean idatziak. Ildo beretik, errazagoa da kontratuak ez irakurtzea, erosteko botoiari pentsatu gabe ematea, etab. Azken finean, Internetetik erosteak presaka ibiltzera bultzatzen gaitu eta ez dugu irakurtzen zer ari garan erosten, ezta nori.
Bestetik, desabantailak bezain beste abantailak daude. Internetaren bidez, ez dute denda baten beharra hainbat lekutan; hortaz, ordaindu beharreko dirua gutxitu egiten da eta enpresa horren eraginkortasuna handitu egingo da. Horrekin batera, enpresek zuzenean salduko diete produktuak kontsumitzaileei. Horrek esan nahi du, azpi kontratazio gutxiago egongo dela enpresa horrek ez duelako beste hainbat enpresa kontratatu behar beste lan batzuk egiteko; esaterako ez dute enpresarik behar produktuak erakusgai jartzeko. Kontsumitzaileentzat ere beste hainbat abantaila daude. Esaterako, kontsumitzaileen artean haien iritzia eta balorazioa partekatu dezakete. Beste abantaila bat produktu hori lortzeko erraztasuna da. Hau da, Interneten milioika webgune daude produktu berbera saltzen. Horren haritik, beste abantaila bat suertatzen zaigu: prezioak eta beste hainbat kontzeptu konparatu egin ditzakegu eta gure nahien arabera guretzat hoberena dena hautatu.
Hau dena esanda, esan dezakegu merkataritza elektronikoak bere alde onak eta txarrak dituela bai enpresentzat baita kontsumitzaileentzat ere, Dena den, produktu hori erosteko erabiltzen dugun web orria fidagarria izan behar du.
Iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.