2017(e)ko urriaren 14(a), larunbata

Ekonomia-eskasia




EKONOMIA-ESKASIA

Ekonomia-eskasia pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da.  Herrialde garatuetan, esaterako hemen, ondasunak eta zerbitzuak ugariak dira, baina herrialde azpigaratuetan (Hirugarren munduan), hau da, oraindik guztiz edo ez daudenak garatuak, nekez asetzen dira behar oinarrizkoenak. Ekonomia-eskasia pertsonen eguneroko bizitzan agertzen da.

Bi eskasia-mota desberdintzen dira. Alde batetik, eskasia unibertsala aurkitzen da. Guztioi eragiten digu (duguna baino gehiago nahi dugu). Adibidez, 500 euroko billete bat ikusten badugu lurrean, edozeinik hartuko zuen edo edukiko zuen hartzeko beharra, kalean bizi den edonork eta aberatsa den batek. Beste alde batetik, ekonomia erlatiboa dago, hau ere guztioi eragiten digu baina ezberdin, hau da, 5 euroko billete bat ikusten dugunean lurrean seguruenik kalean bizi den norbaiti (edo aberatsa ez den edonorri) ondo etorki lekiokela, baina aberats batek ez zuen esfortzu berdina egingo 5 euroko billete hori lortzeko. 
Erlazionatutako irudia 
Beste adibide bat, honako hau izan liteke. Egun oso bat ezer jan gabe zaude, eta izugarrizko gosea daukazu. Bat-batean janaria ikusten duzu, baina, zakarrontziko janaria, hau da, jendeak bota egiten duena. Egoera honen aurrean kalean bizi den pertsona batek hartu eta jan egingo zuen, beste pertsona batek, kalean bizi ez dena edo janaria beste toki batean lortu dezakenak, ez zuen janari hura hartuko eta gosez hiltzea aukeratuko zuen. 

Azkeneko adibidean, errex bereiz daitezke ekonomia unibertsala eta ekonomia erlatiboa. 

Bukatzeko, lehengo egunean klasean "Unico Testigo" filma ikusten aritu ginen. Labur esanda, bizimodu normala daukan pertsona bat "amish" mundura joaten da arrazoi batengatik egun batzuk han bizitzera.  Amishek ez dute teknologia erabiltzen, gauzak antzina batean egiten ziren bezela egiten dituzte eta beraien legeak dituzte (ezin dute musika entzun, emakumeek gona luze eta kamiseta luzeekin joan behar dira jantzita derrigorrez, etab.). Hiriko gizon hura amish mundua ezagutu eta bizi egiten duenean ekonomia-eskasia sentitzen du. Berak gauzak egiten zituen moduan ezin ditu egin eta beste modu batera egiten ikasten du. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.