2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

 


Badira jada urte dezente emakumezkoen eta gizonezkoen arteko diferentzia gutxitu dela. Matxismoaren arazoa guztion ahotara iritsi dela argi dago eta gertaera honek gizartearekiko aurrerakada handia suposatu du. Desoreka hau gutxitzeak, hala ere, ez du inondik inora berdintasun batera iritsi garela esan nahi. Gaur egun zoritxarrez, hainbat eta hainbat kasutan, gertatu egiten da oraindik. Horren adibide dugu kiroletan kobratzen duten kantitatea gizonezkoek eta zenbat emakumezkoek, alde handia dago. Beste adibide argia lanbideari dagokio, eta oraingo honetan horri erreparatuko diogu.


Esan bezala, lanbideetan emakumeen eta gizonen arteko aldea handia da.
Alde batetik, soldatak eragin handia izan ohi du. Lan berdina eginez, postu berdinean egonez eta ordu berdinetan eginez, soldatak desberdinak dira. Hau da, efizientzia eta produktibitate berdinean eginez, jasotzen duten diru kantitatea zeharo desberdina da. Hortaz gain, egiaztatuta dago 15 herrialdeetan emakumeek haien gizonen menpe daudela, gizonak baimena eman behar dio emakumeari berak lana egin al izateko.


Beste alde batetik, aipatu beharra dago gaur egun horren entzuna den “techo de cristal”kontzeptua. Emakumea aukera kostua egin beharrean dago postu garrantzitsuago bat lortu nahi badu. Familia heztea edo karrera profesionala indartzea du aukera gisa. Aukera zaila izan ohi da eta bati uko egin behar zaio bietako bati. Honi lotuta, enpresari askok diote emakumea ez dela gai izango postu horren maila altukoan irauten. Azpimarratzen dute emakumeek ez dutela horrenbesteko efizientzia eta produktibitatearekin lan egiten. Horren ondorio dugu gaur egun horren langile, politikari eta maila altuko edozein lanetan dagoen emakume kopuru horren txikia.


Argi dago gertaera latz hauek egun batetik bestera aldaezinak direla, baina inor ez
bada hasten honen aurka borrokatzen, nola nahi duzu desberdintasunez beteriko gizarte hau aldatzea?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.