2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

MONETA ALDAKETA ESPAINIAN

MONETA ALDAKETA ESPAINIAN

Espainiako pezeta Espainiako erabilera legaleko dirua izan zen, 1868ko urriaren 19an onartu zenetik 2002ko otsailaren 28an euroak ordezkatu zuen arte. 1868tik aurrera diru unitarioa izan zen eta, urte horretan jaulki zutenean, parekidetasuna zuen Frantziako frankoarekin.

Gaur egun, pezetak (bileteak eta txanponak) Espainiako edozein bankuetan oraingo txanponarekin, hau da, euroarengatik aldatu ditzakegu 2020ko abenduaren 31arte, 1 EUR= 166,386 pezeta dira.

Moneta mota berri honek aldaketa ekonomiko ugari ekarri zituen, nahiz eta txanpon berriak eta bileteak sartu ziren poltsikoetan, ere oso  azkar atera egin ziren prezioen igoerak ordaintzeko.

Monetaren aldaketaren ondorioz  prezioak jendearen soldataren gainetik igo egin ziren, hau da , prezioak asko igo egin ziren eta jendeak ezin zituen ordaindu bere soldata gutxiagoa zelako. Horrek esan nahi duena da, euroarekin erosten ziren gauzak garestiagoak direla pezetarekin erositakoak baino.

OCUa azken hamar urteko azterketa bat egin du euroari buruz, lehen beharreko produktuak, ogia, transporte publikoak… 2002tik ahurrera %45a igo egin dira.

Prezioak lehengo hazkundea igotzen hasi zen euroa iritsi baino lehen, OCUk frogatu zuenean okindegiak adibidez, %24ko igoaldia egin zutela euroaren aldaketara moldatzeko, aparkalekuak% 13koa eta zineak, aldizkariak, liburuak eta museoak,% 5 eta% 7 bitartekoak. Gainera, administrazioa korreoaren tasa %50a igo egin zuen.

Asko dira euroaren aldaketa gorroto zutenak prezioak asko igo egin zirelako eta hobekuntzak ekarri ordez, ekarri zuen bakarra jendea krisi handi batean erortzea izan zen. Beste batzuk berriz, 2008an sortutako krisiaren apartez oso gustura daude euroaren aldaketarekin ideia ona iruditzen zaielako Espainia beste Europako herrialdeen moneta berdina izatea.

Dena den, pezetarekin gauzak merkeagoak izan arren gaur egungo jendeak euroa nahiago du. Orain pezetetara bueltatzea salto handi bat izango zelako eta ez liguke inongo onerik egingo pezeta soilik Espainian erabili dezakegulako, euroa berriz Europa osoan zehar.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.