2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

SOZIALISMOA

Sozialismo hitza entzuten dugunean, pentsamendu positiboekin erlazionatu ohi dugu, edo hala egin beharko genuen behintzat. Sozialismo purua deskribatzera joko bagenu, hurrengoa izango zen eman beharko genuen definizioa: “Sozialismoa ekoizpen-bitartekoen jabetza kolektiboa eta baliabideen eta aberastasunaren banaketa aldezten dituen doktrina politiko eta ekonomikoa da, elkartasun eta berdintasunezko gizarte baten alde.” Irakurtzen amaitzen dugu eta bi hitz geratzen zaizkigu buruan nabarmenduak “elkartasuna” eta “berdintasuna”, gaur egungo gizartean hain beharrezkoak diren bi balore. Izan ere, inguratzen gaituen gizarte kapitalistaren oinarriekin alderatuz gero, jabetza pribatua eta honek bultzatzen duen pertsonen arteko ezberdintasuna, argi eta garbi geratzen da kode moralei begira jarriz gero, bietatik zein izango zen egokiena.

Hortaz, pentsamendu arrazionala jarraituz gero, galdera bat ondorioztatzera iritsi beharko ginateke denok. “Orduan, zergatik bizi gara gizarte kapitalista batean?” Hain da konplexua galdera. Historian zehar, herrialde asko egon dira estatu sozialista baten alde egin dutenak, hauetako batzuk Sobietar Batasuna, Polonia, Etiopia, Kanbodia, Errumania, eta beste hainbat izanda. Herrialde guzti hauek historiaren momenturen batean amaiera eman zioten doktrina mota honi, baina argi eta garbi esan dezakegu, hauetako bat ere ez zela sozialismoaren ideologiak aldarrikatzen dituen alderdi guztiak aurrera eramatera iritsi.

Iritzi asko daude honen inguruan, baina asko dira sozialismoaren porrot etengabea giza naturaren aurka doan ideologia bat delako esaten dutenak, eta ondorioz, beraien modelo hori inposatzeko, biolentzia eta beldurra baliatzen dituztenak. Honen adibide izango genuen Ipar Koreako Errepublika Demokratiko Popularra, non sozialismoak aldarrikatzen duen berdintasun eta elkartasun hori lortzeko, diktadura bat baliatu behar izan duten.

Hau dena aztertuz gero, ondorio jakin batera iritsi gaitezke: gaur egun arte, sozialismoa bere hitzaren osotasunean ideal bat baino ez da, ideal lorrezin bat oraingoz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.