Langabezia edo Desenplegua, lan egiteko borondatea duten gizabanakoek gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera da. Lanik eza pairatzen duen lan indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia.
Mundu mailan, 2008an krisia hasi zenetik, langabezia hazi egin da nabarmen, nahiz eta azken bi urteotan datuak zertxobait jaitsi. Hego Afrikak ditu daturik gogorrenak zuzeuk egindako azken ikerketetan, baina Greziak eta Espainiak jarraitzen diote ehuneko hamazazpi eta hogeita batarekin. Beste aldera joango bagina, Japonek eta Islandiak dituzte egoera onenak, ehuneko hirura ez baitira iristen langabezia tasak 2017ko datuetan.
Baina, zergatik gertatzen da langabezia? zergatik batzuk besteak baino egoera hobean bizi dira? Alde batetik krisi ekonomiko handia dago mundu mailan, enpresa berrietan inbertsio falta eta langile kopurua murrizten dituzte, horrek, tekniken modernizazioa eta automatizazioa ez gertatzea eragiten du. Adibide garbia dugu Euskal Herrian, krisi ekonomikoa hasi zenetik enpresa asko itxi eta beste batzuen langile kopurua murriztu behar izan dute egoera ekonomikoa oso txarra zelako beren enpresetan, honek kontsumo jarduera moteltzea ekarri du.
Bestalde, gazteon egoera ez da ona gaur egun. Unibertsitateko karrera eta masterrak egin ondoren, lanbide bat aurkitzeko oso egoera zaila dago oraindik ere. Gazteon artean langabezia tasa handia denez, beste ikasketa batzuk egitea erabakitzen dute gazte gehienek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.