2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

Ekonomia zirkularra

Klima aldaketa, animalia askoren desagertzea… gaur egun ingurumenaren kalteei buruz datu asko entzuten dugu, askotan kasu handirik egin gabe. Denok dakigu karbono dioxidoaren emisioak arazo asko ekarri dizkigula alor honi dagokionez, eta horren errua, parte handi batean, enpresei leporatzen diegu. Ukaezina da gaur egungo industria sistemak, kalteak galarazteko prozesu asko egon arren, ez diola batere onurarik egiten gure planetari. Askok kapitalismoaren eta haren merkatu libreko sistemaren errua dela diote, baina onartzen ez dutena da haren etsai nagusia indarrean zegoela, komunismoa alegia, historian zehar izan diren desastre ekologiko handienetako bi gertatu zirela Sobietar Batasunean: Chernobyleko istripua eta munduko laku handienetako baten desertifikazio toxikoa. Beraz, bietako inor ez da bestea baino hobea ekologikoki hitz eginda. Orduan, hain desberdinak izanda, zer daukate komunean? Fabrikatzeko modua.


Gure ekonomia ekonomia lineala da; lehengaiak eskuratzen dira, eraldatu eta produktuak lortu. Produktu batetaz gogaitu edo modelo berriak ateratzen dituztenean, bota egiten dugu. Jarrera hori hartu dugu gizakiok, jarrera lineala; hartu, erabili eta bota. Hondakin asko sortzen dugu, era berean, ditugun iturri mugatuak agortzen direlarik. Enpresek hau ahalik eta kostu gehien aurrezteko egiten dute, baina aspaldi konturatu ziren prozesu honek ez duela epe luzera funtzionatuko, kalte ugari ekartzen baititu. Zer erantzun da arazo honi eman behar dioguna?


Badago planeta kutsatu gabe ekoizteko sistema bat, XXI. mendeko industrial iraultza izan daitekeena: Ekonomia zirkularra. Honek hondakinak desagertzea du oinarri, produktu birziklagarriak ekoitziz. Hau da, produktu baten osagaiak, hau hondatzean berrerabiltzeko prestatuak egotea. Zer gertatuko litzateke gaurko hondakinak biharko baliabide bihurtuko bagenitu? Berrerabilpena eta birziklatzea ez da ekonomia zirkularraren funts bakarra, daukagun jabetzen birpentsatzea eta berrantolatzea ere bai. Gure produkturen bat hondatzean, zaborretara bota ordez, fabrikara itzuliko genuke, eta han, hondatutako horren atalak, hau hobetzeko, konpontzeko edo beste produktu berri bat ekoizteko erabiliko lituzkete. Gure “bota-ordezkatu” pentsaera alde batera utziko genuke, “itzuli-berritu” mentalitatean pentsatzen hasteko. Era batean esanda, produktuak enpresei alokatuko genizkien, eta etxea bakarrik alokatu beharrean, agian, mugikorra ere alokatua izango genuke, adibidez.

Ekonomia sistema berri hau martxan jartzeko, ez da nahikoa enpresa batek haren funtzionamendua aldatzea, guztiak bateratu eta familiek gure pentsaera aldatu beharko genuke ekonomia guztiz aldatzeko. Imajinatu behin hondatutzat genituen produktuak fabrikara bidali ondoren, guregana itzuliko balira. Antolamendu berri honek, beste linealaren aldean, epe luzerako iraupena izango luke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.