2017(e)ko irailaren 29(a), ostirala

Munduko desoreka ekonomikoa

                       


Desoreka edo desberdintasun ekonomikoa, ondasunen eta errentaren banaketan nahiz baliabide ekonomikoetara iristean, gizarte bateko, pertsona, familia eta herrialdeen artean dauden desberdintasunak dira. Desberdintasun ekonomikoak aipatzen ditugunean, txiroen eta aberatsen arteko aldea edo desoreka esamoldea ere erabili dezakegu.


Munduko herrialde guztiak beraien artean alderatzen edo konparatzen baditugu, galdera bat sortzen zaigu, nola dago banatuta aberastasun ekonomikoa? Biztanleriaren gehiengoak ez dauka hezkuntzarako, osasunerako eta sendagaietarako dirurik, hau da, beharrezkoak diren ondasun eta zerbitzuetarako ere ez dute dirurik. Milioika pertsona bizi gara munduan, hain zuzen ere, gaur egun, 7.400.000.000 biztanle daude munduan eta desberdintasun ekonomikoaren ikerketa eta neurketa batean, 300 aberatsek 3000 milioi behartsuen diru kantitate berdina daukatela adierazi da, hau da, 300 pertsona aberatsek, India, Brasil eta txina bezain beste diru dute. Hau, munduko banaketa geografikoan beti gertatu da, hau da, beti egon dira herrialde aberatsagoak eta herrialde txiroagoak. Munduko Iparraldeko herrialde gehienak aberatsak dira eta Hegoaldeko herrialde gehienak berriz, txiroak. Historian zehar hau aldatzen joan da aberatsen alde, hau da, lehen desoreka eta desberdintasun gutxiago zeuden txiroen eta aberatsen artean, hain zuzen ere, aberatsen dirua soilik hirukoitza zen. Baina, kolonizazioaren ostean, 60ko hamarkadan, aberatsen dirua 35 aldiz biderkatu zen eta gaur egun, 80 aldiz biderkatzea iritsi da. Ikusi dezakegun bezala, balantza desorekatu honen pixua geroz eta handiagoa da eta egoera geroz eta kritikoa da herrialde txiroentzat.


Gutxi batzuek asko edukitzeko beste askok ez dute ezer edo soilik gauza gutxi dituzte, honengatik, esan dezakegu, txiroak aberatsen sostengu bilakatu direla, hau da, behartsuenek ordaintzen dituztela aberatsen gehiegikeria guztiak.


Aipatzekoa da, gizon-emakumeen desberdintasun ekonomikoa, izan ere, gaur egun, gizon aberats gehiago daude emakume aberats baino, hau da, 10 pertsona aberatsetatik soilik 3 emakumeak dira eta beste 7ak berriz, gizonak.

Gai honen arira, munduko hainbat lekuetan, krisiak eragindako pobrezia eta desberdintasunak salatzeko manifestazioak egiten dituzte, gaur egungo sistema politiko-ekonomikoa jotzen dute errudun, aberats eta txiroen, zein emakumeen eta gizonen arteko desorekagatik.
Resultado de imagen de balantza

http://www.berria.eus/albisteak/118705/munduko_aberastasunaren_erdia_biztanleen_1en_esku_dago.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.