Moda gizarte batean jantzi, osagarri, orrazkera eta orohar norberaren buruaren apainketarako dagoen aldi baterako joera eta ohitura zabala da, hedapenez norberaren jokabidera ere aplikatzen dena. Bereziki marketin-tekniken bitartez sortu eta hedabideen bitartez zabaltzen da
Moda eta ekonomia lotutak daude betidanik. Dirurik gabe ezin da moda sortu eta modak dirua sortzen du. Gaur egun, jendeak, normalean, garai guztietan erosten du arropa berria. Eta arropa horrek diru asko balio du, gehiago, erosleak markako arropa gustokoa badu. Gainera, arropak ez du denbora asko irauten, txikia geratzen zaigu, estropeatu egiten da edo modan egoteaz uzten da. Batez ere, azkena aipatutakoa.
Familian, modak, etxeko ekonomian ondorioak izan ditzazke. Gehiegizko gastu horrek soldaten zati bat hartzen du hilero eta diru gutxiago uzten du hipoteka eta faktura guztiak ordaintzeko, hau da, zorrik ez edukitzeko. Oraingoz, jende gutxik hartu ditu neurriak alderdi honetan dirua aurrezteko.
Kontsumoan oinarritutako gizartean bizi gara eta modako enpresek edo konpaniek denbora guztian moda aldatzen doaz, zertarako? Beraien benefiziorako eta horrekin batera, erosleei arropa berria erosteko beharra sortzeko. Ondorioz, arropa berria erostea, gure behar garrantzitsuenetakoa izaten da.
Moda negozioa da. Urtero, diru asko kontsumitzen da modan, hain zuzen ere, millioika millioi euro mugitzen ditu. Baina, modaren firma handiek ere, krisia jasaten dute. Badaude salgai jarri dituzten marka famatuak, Christian Lacroix, adibidez. Sasoi honetako desfileetan ikusi da krisiaren arrastoa. Orokorrean, kolekzioak askoz txikiagoak izan dira, eta batzuk ez dute ezta desfilatu. Horrela dirua aurrezten dute. Izan ere, kolekzio bat munduko pasarela garrantzitsuetan erakusteak diru asko balio du.
Enpresa asko, modaz baliatzen dira eta momentu edo aldi horretan gehien erabiltzen diren produktuak kantitate ugariagoetan saltzen dituzte, irabaziak handiagoak izateko. Berriz, “modaz pasata” geratzen diren produktuak saltzeaz uzten dituzte ez dutelako irabazirik lortzen edo irabazi gutxiago lortzen dituztelako.
Garai bateko moda emakumezkoak edertasuna transmititzeko gizenak egon behar zirela zen. Horregatik denda guztiak, egoera horretaz aprobetxatuz edo baliatuz, saltzen zituzten arropak taila handikoak ziren. Gaur egun berriz, moda guztiz aldatu da, eta orain oso argala egotea da ederrena. Aldizkari, telebista edota sare sozialen bidez egiten duten marketinarekin lortzen dute guk gorputz hori eduki nahi izatea, burua jaten digutelako eta gure beharren barruan sartzen delako “polita” egoteko ezinbestekoa dugun gorputz argal hori edukitzea.
Egia da modak argaltasuna aldarrikatzen eta baloratzen duela, edertasun neurri gisa; baina, egia da ere, gizartean gero eta desadostasun handiagoa dagoela horrekiko, eta, 60ko hamarkadako ereduetara iritsi ez bagara ere, zorionez, gero eta gehiago baloratzen dela kurbadun gorputz bat, formarik gabeko gorputza baino.
ErantzunEzabatu