Langabezia
Gure aitona amonen garaian enplegu bat izatea orain baino askoz errazagoa zen,hau da,pertsona gehienak enplegu finko bat zeukaten. Gaur egun berriz geroz eta jende gehiago langabezian dago.
Baina, zer da langabezia? Langabezia pertsona bat lan egiteko egoeran dagoenean, baina lanpostu bat ez daukanean edo enplegurik gabe geratu denean da.
4 motatako langabeziak daude: Frikzionalak, klasikoak, urte-sasoikoa eta egiturazkoa
1.Frikzionalak: lan bat utzi berria izanik, beste baten bila ari direnen egoerari loturikoa da; beraz, beti zor izango zaio faktore horri langabezia osoaren ehuneko txiki bat, beti izango baitira estatistikak osatzean lan bat utzi eta beste lan baten bila ari diren langile batzuk.
2.Klasikoa: soldata-maila altuegiei dago lotua. Zenbait ekonomialarirentzat, soldata garaiegiak dira, lan-merkatuen gehiegizko zurruntasun, arauketa eta parte-hartzearekin batera, langabezia sortzeko iturri nagusiak.
3.Egiturazkoa: Eremu edo herrialde beteko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen den langabezia da.
4.Urte-sasoikoa: Urte zati batean lan egiten duzunean, hau da, adibidez udaran,soroslea baldin bazera ...Enplegu ohiekin udaran egiten duzu lan, beste urte osoan zehar langabezian zaude.
Langabezia-tasa:
Lanaren eta langabeziaren arteko erlazioaren zifrak herrialde baten datu ekonomiko zehatz eta zabalenen artekoak dira. Hilero biztanleria aktiboa neurtuz lortzen dira. Hilero egiten da galdeketa zenbait etxetan, azkenaldiko lan historialari buruzko galderekin.
Galdeketa horrek 16 urte edo gehiagoko biztanleria 4 taldetan zatikatzen ditu:
- Biztanleria okupatua: ordaindutako lanak egiten ari diren pertsonak dira, baita gaixotasunagatik, grebengatik edo oporrengatik absente dauden langileak ere.
- Langabeak: okupatuak ez dauden pertsonak dira, baina modu aktiboan lana bilatzen egon diren edo berriz ere lanean astea espero duten pertsonak osatzen dute.
- Biztanleria ez-aktiboa: ikasten ari diren, etxeko lanak egiten dituzten, erretiratuek, lana egiteko gai ez diren gaixoek edo lana bilatzen ez dituzten helduek osatzen dute.
- Biztanleria aktiboa: okupatuak dauden pertsonek eta langabeek osatzen dute.
Gero, hainbat kasu eta ondorio daude:
Kausak:
- Langileen ezaugarriak: Espezialitate bateko langile asko ala gutxi egotea eta lana gaizki banatuta egotea.
- Gutxieneko soldata: lanbide arteko gutxieneko soldata eta enpresaburuekin negoziaketak
Ondorioak:
- Oro har: Ez da herrialdearen ahalmena osoa baliatzen
- Norberarentzat: Diru-sarrerak txikitzeak bizi-kalitatean dituen eraginez gain, lanik gaber geratzeak edo denbora luzez lanik aurkitu gabe egoteak eragina izan dezake autoestimuan eta familia-harremanetan.https://eu.wikipedia.org/wiki/Langabezia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.