Eskola hasi orduko ekonomia.
Diru gabeko edo diru gutxiko hainbat familia aurkitzen dira gaur egun.
Hori ez da arazo bakarra. Gaur egungo familiek bidai antolatu edo bidai polit bat eginez gero, diru asko gastatzen dute bertako bidaiako gauzak ordaintzen.
Ikastola hasi orduko berriz, ikastolaren hilabeteak ordaintzeko, ikastolako bazkaria ordaintzeko, materialak ordaintzeko baita egunerokotasunerako behar-beharrezkoak ditugun gauzak ordaintzeko dirua bukatu edo diru gutxi gelditzen da gure kontu korronteetan.
Adibide bat jarriz gero, ikusi dezakegu ekonomia eskasia dagoela. Ume batek bere gurasoek eskola, liburuak, material ordaindu ondoren, boligrafo marka garestia edo bere motxila berritu nahiko balu, uko egin beharko dio gauza horiei, hau da ezin izango ditu gauza horiek eduki, izan ere, beste gauza garrantzitsuak aukeratu ditu lehenago, gauza horiek berritu ordez, daukanarekin asetu beharko ditu bere beharrak.
Guretzat, izugarrizko eskasia maila litzateke motxila bati uko egitea, nahi ditugun markako zapatei edo alkandora ziztrin bati, baina Indiako kultura eta ekonomia mailarekin konparatuz guretzat uko egiten diegun gauzak beraientzat ez dira garrantzitsuak beraiek duten eskasia maila bai dela garrantzitsua, izan ere, eguneroko beharrei egiten diete uko. Ez bait dute bere eguneroko bizitzan elikagairik.
Hau guztiarekin, esan dezaket eskasia maila, leku bakoitzean oso desberdina dela.
Pobre sentitzeari eta nahi dituzun beharrei uko egiteari Eskasia maila deritzo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.