Urte hauetan zehar teknologiak aurrerakuntza handiak eduki ditu. Gaur egun ez da beharrezkoa etxetik ateratzea gauza gehienak egiteko, adibidez janari erosketak, arropa erosketak, lana…Honek enpresetan bi eragin desberdin eduki ditzake, eragin onak eta txarrak daude eta hauek dira bi eraginak:
Hasteko, produktu bat saltzen duen enpresa batek, kontsumoaren hazkundeaz etekina aterako luke, beste denda batzuen antzera internet bidez erosi ahalko zelako. Eta azken finean telefono, tablet, ordenagailu... bidez egindako erosketak areagotuko zirelako eta gainera dendako salmentak mantenduko liratekelako. Beste alde batetik, internet bidez erosteko aukera ez da denda guztiek duten zerbitzu bat, beraz, honen bitartez, herrietako denda txikiak bezeroak galduko lituzkete eta azkenean denda ixteko beharretan egongo lirateke.
Horregatik sortu da liskarra teknologiaren gaiaren inguruan, afektatuak kontran daudelako eta enpresa berriek diru gehiago lor dezaketenez alde daude. Kasu honetan herriko denda txikiek baliabide-eskasia edukiko lukete interneten bidez saltzeko gai ez direlako eta gainera hori aldatzeko ekintzarik egiten kapaz ez direnez ekonomia-eskasia egongo litzateke, hau da, sentimendua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.