TWIN OAK COMMUNITY
Twin Oak Community Estatu Batuetako Virgina estatuan kokatua dagoen komunitate autogestionatu bat da. 1967. urtean zortzi pertsona mugitu ziren 50m karratuko larre batetara, hirietatik eskapatu nahian. Hor zerotik hasi behar izan zuten, haien elikagaiak landatzen eta etxeak eraikitzen. Al zuten hainean ingurumeneko baliabideak erabiltzen zituzten, komunitatetik kanpo zituzten laneko irabazietaz gain. Komunitateak gaur egun arte bizi iraun du, eta asko aldatu egin da. 1.8km karratuko larre batean adin, arraza eta erligio ezberdinetako 100 bat pertsona bizi dira, eta jende berria sartzen da han bizitzera ahal den heinean.
Komunitatea balore eta printzipio oso zehatz batzuen gainean eraiki zen eta gaur egun mantentzen da. Bertako biztanleek derrigorrezko 42 ordu egiten dituzte lan astean, landatzen, sukaldatzen, josten eta beharrezkoak diren lanetan. Honen truke biztanleek beharrezkoak dituzten gauza guztiak doainik bermatuak dituzte: etxebizitza, elikadura, arropa, osasuna etabar. Komunitatea berekiko autosufizientea da, eta beharrezkoa duten guztia haiek sortu egiten dute. Komuitate barruan ez da transakzio ekonomikorik gertatzen, bainan han barruan sortzen dituzten tofu eta hamakak kampoan saldu egiten dituzte behar ekonomiko batzuk asetzeko.
Komunitateak balore ekologista, feminista, antiarrazista eta antikapitalistak oso barneratuak ditu eta ekitaldi eta konferentzia asko ematen dira bai kanpoko eta barrukoentzat gai hauen inguruan. Bertako biztanleek ez dute ez sartzeko ez hor gelditzeko dirurik hordaindu behar, eta egunean 6 hordu egin behar dituzte lan, askorentzat atseginak diren lanetan. Gainera komunitatetik kanpo lanpostu bat izatekotan, soldataren gehiengoa komunitatearentzat ba doa ere zati bat norbanakoak gelditu dezake. Komunitateak ez du inoiz izan liderrik. Erabaki handiak denen artean hartzen dira, eta eguneroko erabakiak era demokratiko batez aukeratzen den konstseilu batek aukeratzen ditu.
Hau esan daiteke gaur egun ondo funtzionatzen duen sozialismoaren eredu gutxietako bat dela. Naiz eta ez duten lortzen kapitalismoa guztiz atzean uztea komunitatea autosufizientea da, eta 40 urte baino gehiagoz haien baliabideak erabiliz eta amalurra errespetatuz egoera oso on batean bizitzea lortu dute. Horrelako komuntiate gehiago daude munduan, eredu argi bat zapatisten herri autoantolatuak dira. Hauek erakusten digute posible dela ekonomia modelo sozialista bat lortzea era demokratiko eta boluntario batean bada.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.