2021(e)ko martxoaren 14(a), igandea

Adam Smith

 ADAM SMITH

Adam Smith historiako ekonomista garrantzitsu eta eragin handiko bat bezala ezagutzen da. Sistema kapitalistaren oinarriak ezarri zituen eta hori dela eta bere ideiak, iritzirik eman gabe, aztertu eta azalduko ditut gaurko hontan. 


Hasteko, berak uste zuen bakoitzak bere interes berekoiak jarraituko balitu, guztiak berekoitasun honetatik onura aterako genuela uste zuen. Hau da, enpresek ahal zuten soldata txikienak eskainiz eta langileak ahal zituzten soldata altuenak eskatuz, guztiak onura aterako genuela, orekara iritsiko ginelakoan. 


Gainera, Adam Smithek espezializazion sinisten zuen, hau da, produkzioan langile bakoitzak gauza bakar batean zentratzea, izan ere lehen langileak gauza asko aldi berean egiten zuten, horrela produktibitatea espezializazioan baino askoz baxuagoa izanez. Ideia hau geroago Fordismoak bere egingo zuen, eta kotxeen prezioa asko jeistea eragingo zuen.


Adam Smithen beste ideia bat zen, merkatua eskaria eta eskaintzaren ondorioz bakarrik erregulatzen zela, horrela oreka puntura iritsiz. Horregatik, gobernuak soldata minimo bat ez ezartzea gomendatzen zuen, gobernuak gehiena modu inefiziente batean egiten duela uste zuelako. Baita ere, esku ikusezina aldarrikatzen zuen, eskaria eta eskaintzaren harira.


Bestalde, bere liburuan lana, natura baliabideak eta kapitala hiru ekoizpen faktoreak bezala definitu zuen lehenatakoa izan zen, eta herrialdeen merkataritza askea ere aldarrikatzen zuen.


Estatuaren eginkizunari dagokionez, bere ustez estatuaren eginkizun bakarra, jabetza pribatua ziurtatzea, defentsa, hezkuntza eta defentsaren harira, herrialdeen arteko mugak errespetatzen direla ziurtatzea zen.


https://www.soyeconomista.com/saberes/el-pensamiento-adam-smith/

https://www.youtube.com/watch?v=NqUSDi-mvqw

https://learn.robinhood.com/articles/1EAManQDjRJ20KWcLpOOHx/what-is-adam-smiths-economic-theory/

https://www.investopedia.com/updates/adam-smith-wealth-of-nations/
https://economistsview.typepad.com/economistsview/2010/03/adam-smith-and-the-role-of-government.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.