CUBAKO MONETAK
Cuba herrialde oso bitxia da arrazoi ezberdin askorengatik. Kolonizazioan eta imperialismoan jatorritua, eta hainbat diktadura jasanda, herrialdearen egoera sozio-ekonomikoa dexente berezia da. Herrialdea bixitatzen duten gehienak arritzen dituen gauzetako bat Cubak bi moneta ofizial izatea da. Cuban Peso Cubano edo CUP moneta egoteaz gain Peso Cubano Convertible edo CUC ere dago moneta bezala. Bainan zergatik ditu herriade honek bi moneta ezberdin.
Sistema bimonetario hau ez da guztiz zaharra, 1994. urtean introduzitu zen CUC txanpona zehazkiago. Garai horretan, CUP monetak balorea azkar galtzen hari zen. Horregatik transakzio edo inbertsio handiak egiteko ez zen batere praktikoa. Honi aurre egiteko Cubako jendea Dolar Estatubatuarra erabiltzen hasi zen horrelako erosketa garestiak egiteko.
Estatuak ikusi zuen dolarra geroz eta garrantzia gehiago hartzen hari zela herrialdean, eta honi aurre egiteko moneta berri bat sortzea erabaki zen. Urteak pasa ala bigarren moneta honek espero ez zuen rol bat hartu zuen. Gaur egun CUC turistentzako moneta bezela eta CUP aldiz Cubatarrentzako bezela erabiltzen dira. Hasiera batean zaila zen kanpotar batek CUP moneta lortzea, eta bakarrik CUC monetarekin operatu zezakeen. Gaur egun errazagoa da monetak aldatzea, eta CUC moneta erabilita gauza batzuk merkeago atera daitezke, bainan transakzio handiak (hotelak, txangoak, hegazkinak etab.) CUP monetarekin ordaindu behar dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.