Albisteak esaten du, enpresa txiki eta autonomoentzako lehen finantziazio lerroa onartu duela Jaurlaritzak. 150 miloi euro gutxienez banatuko dituzte enpresa guztien artean, 5.000 eta 25.000 euro bitarteko maileguak bideratuko dituzte, covid-19aren pandemiak gehien zigortu dituen sektoreetan dauden enpresaburuei laguntzeko asmoz. Egia da jende asko dagoela egoera txar baten aurrean baina nik uste enpresa txikiak eta autonomoak batez ere dira gehien sufritzen ari direnak eta laguntza bat pilo bat eskertuko dutela uste dut.
Nire ustez ez da justua batzuek diru laguntza edukitzea eta beste batzuk ez edukitzea, baina argi dago ez dagoela nahi dugun diru guztia eta Jaurlaritzak ezin duela mundu guztiari diru laguntzak eman Baina nere ustez justuena beharren arabera joatea izango litzatekeela, hau da, gehien behar dutenak lehenago eta gutxien behar dutenak geroago, kontua da oso zaila dela hori aukeratzea zeren batzuentzat batzuk gehiago behar dute eta beste batzuetan agian beste batzuk gehiago merezi dute diru laguntza hori. Ni ados nago Jaurlaritzak hartu duen erabakiarekin zeren enpresa txikiak eta autonomoak egoera oso txarra igarotzen ari dira, nahiz eta mundu guztia egoera txar batean egon sektore hau okerren dagoena dela uste dut zeren autonomo batek ez badu saltzen etxera ez du dirurik eramango eta gainera lokalaren gastuak ordaintzen jarraitu beharko luke, aldiz, enpresa handi batean bazaude agian erte batean sartu edo gutxiago kobratuko dezu baina dirua irabazten jarraituko dezu.
Amaitzeko, erabaki ona iruditzen zait zeren egoera hobera joaten ari da eta denen artean egoera honi buelta eman behar diogu, Jaurlaritzak bere aldetik jartzen badu eta guztiek gure aldetik jartzen badegu argi da errazagoa izango dela egoera honi buelta ematea, noski asko kostatuko duela baina guztiak batera azkarrago lortuko degu egoera honi buelta ematea. Gainera jadanik bakunak jartzen ari dira, hau da, egoera asko hobetzen ari da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.