Saltoki handiei eta online merkataritzari zergak igotzea proposatu du EH Bilduk
EH Bilduk proposamen berri bat proposatu du Gasteizko Legebiltzarrean, proposamen honen helburua saltoki handien eta denda txikien arteko lehia orekatzea da, saltoki handiei gainerako zerga berri bat jartzen eta online merkataritzaren gaineko fiskalitatea gehiago zergaperatzen.
Iker Casanova legebiltzarkideak “fiskalitate berdearen” kontzeptuaren izenean kokatu dio ekimenari, saltoki handiek espazio fisiko handia okupatzen dutelako eta auto pribatuen erabilpena bultzatzen duelako. EH Bilduk ekimen hau proposatu dute EAE-en aplikatzeko, izan ere, Nafarroan, Katalunian eta Asturiasetan aplikatua dago jada. EAE-en edukiko zuen eragina jarri dute adibide bezala, 800.000 metro karratu okupatzen dituztenez saltoki handiek, 12 milioi euro inguru jasoko lituzkeela urtero kalkulatu egin da.
Online duten merkataritzen kasuan, EH Bilduk uste duenez, online merkataritza erabiltzen duten enpresen etekinen eta ordaintzen dituzten zergen artean desoreka handia dago, eta horretarako erabiltzen dituzten merkataritza elektronikoek ere inpaktua dute ingurumenean, eragin horiek ordainarazteko zerga berri batzuk txertatzea eskatu dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.