Gaur egun bizitzen ari garen egoera ez genuen imaginatzen bizitzea, eta are gutxiago, enpresa askok bere lokalak eta zerbitzuak bertan behera utzi behar izana. 2020an Martxoaren 15ean konfinatu gintuzten eta enpresa askok itxi behar izan zuten. Horregatik, itxiera horri aurre egiteko, enpresa askok aurrera ateratzeko internet bidezko erosketa bultzatu behar izan zuten. Hain zuzen ere, Inditex oihalgintzan eta arropa salmentan aritzen den enpresa espainiarrak, 9 arropa marka ditu eta munduko 63 herrialdeetan orokorrean 7385 denda ditu.
Denden itxierarengatik, Inditex bezalako beste arropa enpresa batzuk uste zuten, enpresen etorkizuna oso kaltetua aterako zela, izan ere, topaketa-, ordutegi- eta kalera irteteko aukera -murrizketengatik, arropa berria erosteko premia txikiagoa izango zen. Baina arrazo larrien aurrean, batzuetan alternatiba positiboak agertzen dira. Oraingo honetan, enpresak online bidezko erosketa bultzetu izana ekarri du erosle askok ingurune digitalean beldurra galtzea eta internet bidez arropa erosteari ekitea. Baita enpresen digitalizazioa are gehiago bizkortu du.
Inditexen adierazpenen arabera, 1 milioi euro inbertitu ditu internet bidezko erosketa bultzatzeko, eta beste 1.7 milioi euro denden plataforma intergratua eguneratzeko inbertituko ditu, aurreratutako teknologia erabiliz. Planaren barruan, Inditexek "Open Plataform" proiektua nabarmendu du, batez ere, teknologiaren erabilera jendearen erosketan laguntzeko.
Open Plataform proiektu honekin, hurrengo urteetan Inditexen salmentak handitzea espero da, dagoeneko zenbait produktu jarri dira martxan baina berez proiektu hau 2021-2022 bitartean egitea pentsatu dute. Proiektu hau 4 helburu izango ditu. Batetik, hurbiltasuna, hau da, aplikazioetan jendeak jakin ahalko du arropa nola konbinatu dezakeen produktu horren erosketa errezteko. Bestetik, lokalizazioa, hau da, jendeak jakin ahalko du produktu hori hiriko dendan eskura dagoen ala ez. Azkartasuna; erosketa azkarra izateko erreserbatu ahalko da produktu hori, errazago eskuratzeko. Eta azkenik, erosotasuna. Inditexen asmoak, kutxako ilarak murriztea, banakako kutxak egotea dendako langile baten laguntzarekin eta online produktuetarako funtsezko bilketa leku bat egotea dira.
https://www.inditex.com/documents/10279/304402/Horizonte+2022_esp.pdf/78987714-803d-72d2-c04a-c850c0e98896
https://elpais.com/economia/2021-03-10/las-ventas-por-internet-de-inditex-casi-se-cuadruplican-en-un-lustro.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.