COVID-19 eta TURISMOA
Dakigun bezala, lehengo urtean hasi eta orain arte koronabirusa gure artean dugu. Birus honek gure inguruneko hainbat gauza kaltetu ditu, pertsonetatik hasi eta ingurune soziala arte. Oraingo honetan turismoan izan duen eraginari buruz hitz egingo dizuet.
Koronabirusarengatik hainbat jende ez da beraien herritatik mugitu, horrek esan nahi du beste herrietara turista gutxiago joan direla, eta denok dakigun bezala honek eragin handia izan du, hain zuzen turistek kontsumo handia egiten dutelako.
Konfinamentuan sartu ginenean Aste Santua zetorren eta Aste Santuan denak etxean sartuta egon ginen, Aste Santuan turista asko mugitzen dira baina fetxa horietan inorrek ezin izan zuen mugitu. Udara aldera deseskalada hasi zen eta aukera izango genuen ondoko herrietara mugitzen hasteko baita bidaiatzeko ere. Baina ziur nago uste baina jende gehiago beldurragatik ez dela beraien herritik atera eta oporretara joan.
Jende pila bat da turismotik bizi dena, adibidez urrutira joan gabe, Donosti oso herrialde turistikoa da, bertan hainbat gauza daude turistengatik funtzionatzen dutela eta orain turista asko ez izatera kolokan gelditu direnak. Adibidez hotelak, tabernak, jatetxeak... eta bertako beste hainbat gauza. Bertakoak ere kontsumitu dezakete baina horrelako gauzak normalean turistentzako prestatuak izaten ziren eta orain egoera honekin dena kolokan geratu da.
Eroski bidaietakoak diotenez “Joan den urtean, saldu genituen bidaia guztien % 35 izan ziren nazioartekoak, eta aurtengo udan % 5 eta % 10 artean izango dira gehienez ere.”
Sektorearen hipotesien arabera, nazioarteko turisten kopurua murriztu egin liteke: % 58 eta % 78 2020an, horrek esan nahi du turista horiek 2019an erregistratutako 1,5 bilioi dolarreko gastua jaitsi dutela. 2020an, 310.000 eta 570.000 milioi dolar bitartean. Horrek arriskuan jartzen ditu sektoreko 100 milioi lanpostu zuzen baino gehiago.
Urtarriletik irailera, Europako Banku Zentralaren ordainketa-balantzaren datuen arabera, Espainiak 43.000 milioi euro galdu zituen kanpoko turisten diru-sarreretan.
Bidaia eta Turismoko Munduko Kontseiluak ohartarazi zuen COVID-19 pandemiak 50 milioi lanpostu murriztu ditzakeela mundu osoan bidaia- eta turismo-industrian, eta gutxienez 10 hilabete beharko ditugula errekuperatzeko, turismoa munduko BPGaren %10 dela kontuan hartuta.
Azkenik datu hauetan ikusi den bezala, nahiz eta udaran fronterak ireki eta erreztasun gehiago eman ziguten leku batetik bestera mugitzeko hala ere eragin handia izan du turismoak. Aurtengo udara ere antzekoa izango da, hainbat festa eta gauza dagoeneko bertan behera utzi dira eta gainera nahiz eta orain txertoarekin hasi, jendea oraindik beldur da hainbeste mugitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.