2021(e)ko martxoaren 19(a), ostirala

KRISIAK ETA 2008AN GERTATUTAKOA


 KRISIAK ETA 2008AN GERTATUTAKOA

Gaur egun, pasatzen ari garen egoerarekin, hau da, COVID-19 arekin, denok entzuten dugu leku guztietatik, bai telebistan, bai irratian eta gure lagunen artean ere krisian gaudela eta urte asko pasako ditugula krisian, baina zer da krisian egotea? Zer ondorio sortzen ditu krisiak? Nola aterako gara krisitik? Gertatu ahal da horrelakorik lehenago?

Ekonomiak hainbat ziklo ditu, ekonomia momentu hon baten dagoenean esaten da ekonomia goieneko aldian dagoela, bertan produkzioa topean dago eta familiak kontsumo altua dute. Langabezia dagoenean ordaindu gabekoak, enpresa itxiak... ekonomia atzeraldia geratzen da, eta hortik krisira iristen gara, hondoa edo depresioa izenarekin ere ezaguna eta hortik ateratzerakoan hegaldia edo goraldia deitzen da, eta horrela behin eta berriz. 

Lehenik eta behin, krisi ekonomiko bat egotean esan nahi du herrialde edo leku bateko egoera ekonomikoa okertzen ari dela, langabezia, BPG, errenta, inflazioa... eta beste hainbat kontzeptu makroekonomikoren bilakaera negatiboaren bitartez azaltzen denean. 

Hau ere hainbat arrazoiengatik gertatzen da: hondamendiak, gerrak, finantza-sistemaren desegokitasuna, espekulazioa (ondasun bat erostean eta denbora batera garestiago salduz, etekin ekonomikoaren eskuratze hutsa helburu duen merkataritza da)... 

Baina, honek ere denak bezela hainbat ondorio ditu: Batetik, pobrezia areagotzen du, bestetik, eragin politikoa, hau da, krisiak ezhoiko zergak handitzen eragiten du eta beraz, hainbat protesta eta grebak sortzen dira eta horrek herrialde bat politikoki ezegonkortzea eragiten du. Baita ere, pertsonen eta familien kontsumo-ahalmena murrizten da. azkenik, ezegonkoratasun soziala, hau da, krisiak hainbat plan sozial eta kultural ez egitea eragiten du, beraz, herritarren bizitzeko kalidadea jeisten da. 

Hala eta guztiz ere, hainbat krisi mota daude: finantza krisia, zorraren krisia, burbuila ekonomikoa, ordainketen balantzaren krisia, moneta krisia, eta bankuen krisia. 

Burbuila ekonomikoaren adibide esanguratsu bat 2008an gertatu zen krisia izan zen. Zehazki, espainiako higiezinen burbuila. Espainiako higiezinen burbuilaren lehen sintoma ikusi zen IPCa prezioak baino askoz altuago zenean. Espainiako Bankuak esate baterako esaten zuen prezioen igoera 1991 higiezinen krisiaren ondorioz sortu zela, beste batzuek esaten zuten 1985ean hasi zela, lan merkatua txertatzearekin batera etorri zela, eta horrek etxeak erostea eragin zuen, etxebizitzen prezioa bikoiztuz. Beraz, esaten denez,  1998. eta 2007. urteen bitartean etxebizitzen prezio igoerari dagokio krisi hau. Etxebizitzen gohiengo pezioa 2007 ko udan izan zen eta hortik aurrera beheraka izan zen. 

Burbuila hau gertatzeko hainbat faktore daude. Lehenik, euroaren ezarpena izan zen, izan ere, 2002ko urtarrilaren 1ean euroa espainian osoan ezarri zen pezeta kenduz. Ondorioz, pezetak euroen truke aldatu behar izan ziren eta aldaketa horrek diru beltza agerian jartzea eragin zuen. Beraz, diru beltz hori txuritzeko, etxebizitzak erosi zituzten pertsona askok. Bigarrenik, interes taxa bajuak, izan ere, interes taxa bajuak egon ziren 2000ko hamarkadan, puntucom burbuilaren (interneti lotutako enpresen balio ekonomikoaren hazkundea izan zen) arazoaren ondorioz sortutako krisia sahiesteko. Baita ere, Frantziak eta Alemaniak jasotako ekonomia beherakadak tasak murrizten beraien egoera ekonomikoa hobetzea espero zuten. Eta azkeneko kausa, demografia eta inmigrazioa izan zen. Izan ere, 1960ko hamarkadaren erialdetik aurrera jaiotako pertsonek, etxetik ahalde egin zuten beraz, etxebizitzen eskaria handitu egin zen eta baita ere 2000. urtean etorkin pila bat etorri zirela Espainiara.  

Beraz, hainbat kontzeptu hartu behar dira kontuan krisi bat gertatu ez dadin, baina ezinezko da. Krisiak etortzen dira eta etortzen diren bezala  joan egiten dira. 


BIBLIOGRAFIA: 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Krisi_ekonomiko

https://classroom.google.com/u/2/w/MTE5NjAyMDQwMTk1/t/all

https://concepto.de/crisis-economica/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Espekulazio_(ekonomia)

https://economipedia.com/definiciones/crisis-economica.html

https://eu.wikipedia.org/wiki/Puntucomen_burbuila



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.