2019(e)ko abenduaren 15(a), igandea

OINARRIZKO ERRENTA UNIBERTSALA FINLANDIAN



OINARRIZKO ERRENTA UNIBERTSALA FINLADIAN

Oinarrizko errenta unibertsala herrialde bateko biztanleei ematen zaien baldintzarik gabeko  diru kopuru bat da; hau da, herrialdeko guztiek jasoko dute diru kantitate bera, lan egin edo ez egin, aberatsa edo behartsua izan, berez ez du zure egoerak inporta, lehen esan bezala, baldintzarik gabe jasotzen den diru kantitate bat delako.

Resultado de imagen de renta basica universal
Finlandiak martxan jarri zuen esperimentu hau, horretarako 2.000 biztanle hartu zituen, baina egoera konkretu batekin: langabeziarekin.  Esperimentu hau Kelak, Finlandiako gizarte-segurantzak, gidatu zuen, Sauli Niinistö presidentearekin batera.

Proiektu honek bi helburu zituen: jakitea ea diru hori jasotzeak jendeari lagundu egiten zion lana bilatzerako garaian, izan ere parte hartzen zuten guztiak langabezian zeudenak ziren; eta gutxitzea laguntza sozialek ekar dezaten burokrazia guztia. Honela egin zuten proiektua: hilabetean aukeratutako 2.000 horiei 560€ eman zien, pertsona horiek 25tik 58urteko adina zuten. Bi urte igaro ondoren konturatu egin ziren ez zuela haien lana aurkitzeko egoeran aldaketa handirik izan (0,5 egun gehiago egin zuten lan egoera berdina zeudenak eta diru hori jaso ez zutenak baino), baina, gehiengoak bai izan zuen egoera hobe bat, estres gutxiagorekin. Denbora pasa ahala zabaldu nahi izan zuten esperimentua, lana zuten pertsonek diru hori jasotzea nahi zuten. Alabaina, ez zuten lortu, izan ere, parlamentura proposamen hori eraman zutenean parlamentarioek horren aurka bozkatu zuten.

Resultado de imagen de renta basica universal
Egia da, dirua jasotzea ezer egin gabe gobernutik oso ondo dagoela, baina oso garestia da gobernuarentzat. Horrez gain 560€rekin Finlandian ez zoaz inora, hango soldata normal bat 3500€koa izanda. Beraz, dirudienez, laguntza bat besterik ez da. Gainera, esperimentu honetan parte hartu zutenek bazekiten 2 urte iraungo zituela ezeztatu baino lehen, horregatik jarraituko zuten beti bezala haien bizitza aurrera ateratzen. Ondorioz ez dakigu zein izango zen pertsonen benetako erreakzioa errenta hori jasotzerakoan, eta horregatik ez da guztiz objetiboa esperimentua.

Nire iritziz ez da erraza esatea ea errenta hau etorkizun batean egokia izango litzatekeen edo ez, gauza asko hartu behar dira kontuan. Adibidez, izan daiteke gobernu batek hau probatzen duen momentuan behartsu egiten dela hainbeste diru emateagatik, biztanleria guztiak jasotzen duelako. Bestalde, nire iritziz zentzu gehiago du aberatsei dirurik ez ematea eta diru hori benetan behar dutenek jasotzea, ahala ere, jende guztiak gobernutik dirua ezer egitearen truke jasotzeak ekar dezake lasaitasuna gobernuarekiko. Gainera, modu eraginkor bat da aberatsak apaltzeko eta horrela agian errezago ordainduko zituzten berez ordaintzera behartuta daden hemengo inpostuak. Beraz, nire iritzia ez dago argi eta ziurrena jende askorena erez, hau ez delako erraz konpontzen den auzia.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
https://www.lavanguardia.com/internacional/20180425/442991475848/finlandia-renta-basica.html
https://www.abc.es/economia/abci-finlandia-concluye-renta-basica-no-estimula-empleo-pero-si-aumenta-sensacion-bienestar-201902081208_noticia.html
https://es.wikipedia.org/wiki/Renta_b%C3%A1sica_universal
https://www.eleconomista.es/opinion-blogs/noticias/10034723/08/19/El-laberinto-de-la-renta-basica-universal.html
https://www.youtube.com/watch?v=HN7sz1jf1us&t=478s

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.