2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Frantziako pentsio-sistema arriskuan



Frantziako pentsio-sistema arriskuan


Ohituta gaude, Frantzia eta bere hiriburua, Paris, edozein momentutan eta edozein komunikabidetan ikusten. Baina gaur egungo irudiak, ez dira normalean ikusten ditugun modukoak. Izan ere, gaurtik aurrera Frantzian, greba orokorra iragarrita dago, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bultzatutako pentsio-sistemaren erreformaren aurka. 

Horrela, sindikatuek esaten dutenez, Frantziako lehendakariak proposatutako erreformak pentsioen zenbatekoa jaitsi dezakeela. Gaur egun, 42 pentsioen erregimen desberdin dituzte, eta aldaketa honen bidez, sistema bakar batera pasatu egingo dira Frantziar guztiak: puntu bidezko sistema bat jarri egin nahi dute. Honekin, jubilatu baino lehen kotizatutako euro bakoitzak biztanle guztiei eskubide berdinak emango dizkie. Eta beti gertatzen den bezalaxe, batzuk pentsatzen dute hartutako neurri honek, langileen eskubide gehienak berdindu egingo dituela, pentsioa kobratzeko momentuan. Baina  beste aditu batzuen ustez, lortuko den gauza bakarra izango da pentsioak orokorrean gutxitzea, batik bat behar gehien dituztenentzat eta emakumeentzat. 

Gauzak horrela, gaur Frantzia osoan iskanbileko eguna izan da. Ehunka polizia manifestazioak kontrolatzeko nahian. Eskola eta erakunde asko ere itxita egon dira. Eta garraio publikoa ia geldituta egon da batez ere Parisen: hegaldi asko bertan behera geratu dira, metroan linea asko ez dira martxan jarri, eta erakunde publiko askok eta askok Parisera ez bidaiatzea gomendatu egin dute. 

Ez dakit, proposatutako pentsioen erreformak emaitza onak izango dituen ala ez, baina garbi dagoena da, eragin ezkorra izan duela Frantziako ekonomian: izan ere, Paris gaur guztiz hutsik zegoen, eta zubia izanez gero, errexa da pentsatzea zenbat galera ekonomikoak egon daitezkeen. 




Resultado de imagen de manifestación en Paris







https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6867437/greba-frantzian-2019ko-abenduaren-5ean-lanuzteak-pentsiosistemaren-aurka/ 

https://www.google.es/search?q=manifestación+en+Paris&client=opera&hs=qL2&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwiCzdXqv5_mAhVYPcAKHcP7BXIQ_AUoAnoECAwQBA&biw=1326&bih=626#imgrc=YP1SV2l9z2eVsM:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.