2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

BREXIT-AREN ERAGINA EUSKAL HERRIKO EKONOMIAN

Gaurko Ingalaterrako hauteskundetan Boris Johnsonek irabazi du, hain zuzen, Bexitaren defendatzaile sutsuenak. Hori dela eta, suposatu dezakegu Britainia Handia Europar Batasunetik ateratzeko bidea jarraituko duela. Orain, Europar Batasunarekin ados jarri beharko du, irteera adiskidetsua izango den edo ez erabakitzeko. Ateraldi honek hainbat ondorio izango ditu Europar Batasunean, ezinbestean Euskal Herrian ere.

Zein ondorio izan daitezke hauek, bada? Hasteko, ondorio sozial eta ekonomiakoak aurreikusten dira: lehenengoari dagokionez, esan daiteke Europar Batasunean dauden lurraldeen artean mugitzeko askatasuna dagoela, baina Brexitaren ondorioz hau galeraziko da. Hau da, bertara mugitzeko baimena eskuratu beharko da. Aurreikusi daiteke baimen hori ez zaiola edozeini eskainiko, soilik Britainia Handiak egoki ikusten duenari. Beraz, Erresuma Batuko biztanleriak askatasuna galduko du, euskaldunok tarteko.

Ondorio ekonomikoei dagokionez, Euskal Herriarentzat Erresuma batua enpresen merkataritza bazkide nagusietako bat da. Esportazioen aldetik, lehenengo 5 postuetan egoten izan da azken hamar urteotan. (*ikus taula)

Eragin nabarmenena jasango duten sektoreak automozioa, arrantzagintza, sektore aeroespaziala eta makina tresna. 

Hau guztia esan eta gero, ondoriozta dezakegu euskal ekonomian izango duen eragina ez dela onuragarria izango, guretzat noski ezetz, eta beraientzat?


*


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.