Pintxoa da Donostiako gastronomiaren ikurra.
Alde zaharrean saltzen dira batez ere pintxoak. Alde zaharra, pintxo tabernaz beteta dago eta 200 establezimendu inguru daude guztira, 25-30 pertsona taberna bakoitzeko.
Alde zaharraren berrikuntzak direla eta, auzoko jendea gero eta gutxiago joaten da, izan ere, ez direlako lehen zirena tabernak.
Taberna gehienak familia negozioak ziren, baina orain enpresa handiagoek erosten ari dizkiete tabernak. Ondorioz, enpresa horiek diru gehiago irabazteko helburuarekin tabernak modernizatzen, minimalistago bihurtzen etab. egiten ari dira. Turista gehienei asko gustatzen zaizkie horrelako tabernak, hori da enpresa horiek egiten ari direnaren arrazoietako bat.
Auzoko jendea kezkatzen hasi zen, duela urte batzuk, baina orain aldaketa hori nabarmenagoa egin da, jabetza lau edo bost enpresen artean metatzen ari delako.
Auzo elkartearen ustez, auzoa “pintxoen parke tematikoa” bihurtzen ari da.
Tabernetan betiko bezeroak bigarren mailara pasatu direla esan dezakegu, garrantzi handiagoa ematen dietelako bi edo hiru eguneko turistei betikoei baino.
Hala ere, badaude familia negozio batzuk eusten direnak oraindik eta bezeroa zaindu egiten dutenak. Baina horiek gutxiengoak dira.
El Diario Vasco egunkariaren esanez, tabernak betiko bezeroei baino gehixeago kobratzen diete turistei; eta Eneko Goia, alkaldeak, “hiriaren izena eta irudia” kaltetzen duela horrek esan du.
Hain zuzen ere, elkartea eta udala elkarrekin ari dira lanean tendentzia hau konpontzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.