Black Friday
Beherapenak! Beherapenak! Jakina denez, kontsumitzaileon helburua gauzak merke erostea da, eta horregatik, beherapenak daudenean zoroak bezala joaten gara erostera, aukera paregabe hori aprobetxatu nahian. Nahiz eta urtean zehar beherapen egun eta tenporada asko egon, famatuena, azaroako laugarren ostiralekoa da: Black Friday deritzona. Egun hau, seguruenik, gehien kontsumitzen den eguna da, gastatu, eta gastatu egiten dugulako, inolako mugarik gabe. Baina gehiengoak kontsumismo ikaragarri honi buruz informazio gutxi du, eta jendeak ez daki erosketa konpultsiboa bultzatzeaz gain denda txikiei negatiboki eragiten diela eta naturarentzat kaltegarria dela.
Horrelako beherapenek, gizakiari produktu hori erosteko beharra sorrarazten dio, nahiz eta produktu hori berez behar ez izan, merke dagoenez eta "10€rengatik ez denez ezer gertatzen" tentazioan erortzen gara eta kontsmitu egiten dugu. Gainera, seguruenik, produktu hori beherapenik gabeko egun batean ikusiko bagenu ez genuke erosiko. Honetaz aparte, ez da batere etikoa langileak esplotatzen dituen eta natura kutsatzen duen enpresa bati erostea, azken finean horrelako "ekitaldietan" parte hartzen duten enpresak Inditex famatua bezalakoak izaten dira, eta badakigu enpresa honen atzean dauden arazo guztiak. Naturaren aldetik, berriz, enpresei merkeen ateratzen zaien ekoizpen baliabideak erabiltzen dituzte, eta hauek natura kutsatu hoi dute. Gainera, erositako produktuak gehienbat beharrezkoak ez ditugun produktuak direnez, azkenean bota egiten ditugu, naturari modu negatibo batean eraginez. Beraz, azken finean, produktu hauek erosterako unean enpresa hauei horrelako gauzak egitera bultzatzen ari gara (egunerokoan ere baina garai hauetan kontsumoa ikaragarria denez diru gehiago irabazten dute).
Amaitzeko, denda txikien (zapatadenda txikiak, liburudenda independiente bat...) kasuarekin aurkitzen gara. Txikiagoak direnez, beherapenak jartzea ez zaie batere ondo etortzen, dirua galdu dezaketelako. Eta noski, kontsumitzaileok, erosketak egiterako garaian, produktu merkeak aukeratzen ditugu eta enpresa multinazionalei erosten diegu beste enpresei erosi ordez. Eta, noski, garai honetan enpresa hauen salmentak izugarri jaitsiko dira arrazoi hauengatik, nahiko tristea iruditzen zaidana.
Laburbilduz, egun hauetan gutxiago kontsumitzen saiatu behar dugu, eta gauza bat erosi aurretik gure burari galdera bat egin behar diogu hau ekiditeko: beharrezkoa duzun zerbait ahal da? Seguruenik naturak eta zure burak asko eskertuko duelako. Honetaz aparte, enpresa etiko eta jasangarriagoei erosten saiatu behar gara, noski.
-
http://cubasi.cu/cubasi-noticias-cuba-mundo-ultima-hora/item/101544-black-friday-un-simbolo-del-capitalismo-desbocado
http://www.rtve.es/noticias/20191129/consumo-no-da-felicidad-lado-oscuro-del-black-friday/1992623.shtml
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.