HURRENGO HAUTESKUNDEAK NOIZ? HURRENGO ASTEAN?
Ez dakit, baina susmoa dut, laister hauteskundeak izango ditugula berriz ere, dagoeneko ohikoa ari da bihurtzen eta.
Espainiak azken lau urteetan lau hauteskunde egin behar izan ditu, izan ere partidu politikoen artean ez da adostasunik egon gobernua nola antolatua egongo den jakiteko. Azkenekoz egin diren hauteskundeak aurten izan dira, 2019an hain zuzen ere.
Kontua da, hauteskundeak egiteak izugarrizko dirutza gastatzea ekarri duela, eta gero ikusiko dugun bezala aurrekontuko muga gainditzen duela. Aurten konbokatu diren hauteskundeei, aurreko hiru hauteskundeak ere gehitu behar zaizkie. Hau da, ez da soilik aurten dirua gastatu hauteskundeetan, aurreko urteetan ere gastatu izan da.
Hau esanda, nire iritziz, hauteskundeak egitea negozio bat da alde batetik, izan ere politikariek dirua irabazten dute horrelako ekintzen bitartez, beste modu batera esanda estrategikoki jolasten dute biztanleriarekin, eta beste aldetik Espainiako gobernua kaltetzen dute. Hau da, krisia etortzen denean ez da diru guzti hori egongo.
Horregatik, orain hainbat datu interesgarri erakutsiko dizkizuet, nola ordaintzen den dirua hauteskundeetan:
Diputatuek irabazten dutena eta ordaintzen ez dutena
Alde batetik, hauteskundeetan aukeratu diren 350 diputatuek 3.800 euroko soldata izango dute hilabetero. Diputatu guztien soldatak hartuta, dagoeneko 1.330.000€ izango ziren. Hau gutxi balitz, gehitu egin behar zaio indemnizazio netoa (inposturik ez) 2.972,94€.
Jakinda diputatuek soldata majoa dutela, garraioa dohainik dute. Baina beraien kotxea gidatu ezkero 0,25€ ordaindu behar dute km-ko.
Arduratzen den jendea hauteskundeetan
Azkeneko hauteskundeetan 178.614 biztanle arduratu dira antolatzeaz. Badaezpada ordezkoak ere daude eta denera 59.538 mahai. Antolatzen egoteagatik estatuak bakoitzari 65€ ematen dizkio esker moduan.
Hauteskundeen kostua
Hauteskunde hauek kostu latza izan dute, dirua gordetzen duen komunitateari 136 milioi euro eman dizkio, aurreko hiru hauteskundeen antzekoa. Gutxi gorabehera, lau urteetan 520 milioi.
Baina hori bai, 136 milioi horien barruan hainbat gauza sartzen dira: publizitatea, telebista, polizia…
Partidu politikoen irabaziak
EskaƱo bakoitzarengatik 14.817,35 euro jasotzen dituzte. Hori bai, aurreko hauteskundeetan baino %30 gutxiago, hauteskunde errepikakorra izateagatik.
Azken finean, hau dena ikusita, garbi ikus daiteke aberatsak bizi diren moduan bezala bizi direla politikari hauek eta ez dira ohartzen espainiako gobernukoak, espainiako gizartea pixka bat okertzen ari direla pixkanaka. Beraiei beraiena bakarrik axoli zaie.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.