2020ko krisia
2019 urtearean bukaerara iristen ari gara eta horrek alderdi onak eta alderdi txarrak dauzka. Izan ere, ekonomista askoren ustetan 2020ean beste krisi ekonomiko bat gertatuko da.
Arrazoi desberdinen ondorioz pentsatzen dute ekonomilariak krisi ekonomikoa gertatuko dela. Krisia gertatzeko kausetako bat Trump administrazioak abian jarri duen 'merkataritza gerra' deiturikoa da. Honek Europa Txina, Mexiko eta Kanadaren aurka jarri du Estatu Batuak merkataritza atalean.
Oso zaila da krisia hitzari buruzko alderdi positiboren bat topatzea, baina ikuspegi positibo batetik ikusten badugu. oraingoan prestatutago gaude eta finantza krisiaren esperientzia dugu munduko ekonomiaren aspektu negatiboei aurre egiteko.
Nire ustez krisi ekonomikoa gertatuko balitz 2020ean askoz ere prestatuagoak egongo garels pentsatzen dut; orain jendeak ezagutza ekonomiko handiagoak dituelako (2008ko krisian ez bezala) eta horretaz gain jendeak esperientzia duelako 2008aren krisiaren ondorioz. Horrek guztiak jendeari asko lagunduko diola pentsatzen dut. Nire ustez, krisi hau gertatuko balitz ez hain urduri jartzeko beste eraginetako bat zera da, ekonomian orain ez dagoela 2008an zegoen burbuila eta ekonomia hain goian ez dagoenez krisia ez litzatekeela hain larria izango eta hori ere ona da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.