TASA ARROSA
Kezkagarria da ikustea produktu beraren prezioa nola handitzen den emakumeei zuzendua badago. "Tasa arrosa" adibide bat da, berdintasunezko gizartera iristeko, guztiok egin behar dugula parte, produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten konpainietatik hasita, produktu beraren prezioak ez direla inola ere aldatu behar generoaren arabera. Guztiok eskubide berberak ditugu, beraz, produktuengatik prezio berdina ordaindu beharko genuen baita ere!
Emakumeek produktu askotan, gehienetan produktu pertsonaletan, gizoneezkoek baina gehiago ordaintzen dute berberengatik edo oso antzekoengatik.
Idealo-k ikerketa baten bidez ondorioztatu du zenbait perfumeetan emakumezkoek gizonezkoek baino % 73,68 gehiago ordaindu behar dutela, lehen esan dudan bezala produktu antzekoengatik. Lotsagarria, ezta?
Eskaera feministen eta «woman tax» (tasa arrosa) bezalako etiketek sare sozialetan arrakasta izan ondoren, EAE Marketineko irakasleak aitortu du fabrikatzaileek «zenbait neurri» hartu dituztela praktika horiek izan ditzaketen kalteak ekiditeko helburuarekin. Hala ere, gogoratu behar dugu supermerkatuek azken hitza dutela.
Markek prezio adierazgarria jar dezakete, baina azkenean erabakitzen duena banatzailea da. Hori kontuan hartuta, esan dezakegu, tasa arrosaren eragin handiena supermerkatuek egiten dutela, izan ere, beraiek igotzen dituzte emakume produktueen prezio kantitate handi bat.
Prezio desberdinetako produktu batzuk:
1) Spray desodorantea (200 ml.)
Gizonak: 2,99 euro.
2) Lurrina 'Premium' (100 ml bakoitzeko)
Gizonak: 58,6 euro
Emakumeak: 101,9 euro.
.
Guzti honengatik, ondorioztatu dezakegu geroz eta garestiagoa dela emakumea izatea.
ITURRIAK:
1- https://www.elmundo.es/papel/historias/2015/11/09/563ceb37e2704e1f6b8b45d7.html
2-https://www.abc.es/economia/abci-tasa-rosa-pagan-mas-mujeres-hombres-productos-similares-201903050204_noticia.html
3-https://www.google.com/search?tbm=isch&sxsrf=ACYBGNTJ55Idqj_c0A6gwj5rK-jjvq8SLw:1575584696246&q=tasa+rosa+&chips=q:tasa+rosa,online_chips:productos&sa=X&ved=0ahUKEwiwiYixxp_mAhXFoVwKHe-gCbIQ4lYIMigH&biw=1024&bih=657&dpr=1#imgrc=pHNlAmZWYCzGCM:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.