Gabonetako Hirien Inbertsioa: Errentagarria, Bai ala Ez?
Urtero, gabon garaian, hiriek beraien gabonetako apaingarriak aurkezten dituzte. Apaingarri hauek milaka eta milaka argiz, gabonetako zuhaitzez, noriez eta gabonetako azokeez osatuta daude. Hiria apaintzeko, udaletxeak diru kantitate handi bat bideratu behar du beraren aurrekontuetatik, material guztia erosi egin behar delako eta enpresa pribatuak kontratatu behar direlako, apaingarri hauek hirien kaleen zehar kokatzeko. Udaletxe gehienek egiten duten galdera diru kantitate handi bat gabonetako apaingarrietan gastatzen dutenean da, Errentagarria izango ahal da hiriarentzako? turistak erakarriko ditu?
Ikus dezakegunez nahiko inbertsio ona izaten da, urtero gabonetako apaingarrien gastua igo egiten delako. Hau gertatzen da, hiriek zerbaitengatik destakatu nahi dutelako eta horrela jende gehiago erakartzen dutelako hiri hori bisitatzera. Gainera, hiria mundu horretan sartu ez gero, oso zaila da hau hortik ateratzea. hau gertatzen da beste hiriak ere gehiago gastatzen hasten direlako eta honek zure hiriak gehiago gastatzea eragiten du adibidez: nire hiriak 5000 argi ditu eta orduan beste hiriak 10000 argi ipintzen ditu, honek eragiten du hurrengo urtean nire hiriak beste hiria parekatzen edo pasatzen saiatzea. Lehia moduko bat da ea zein hirik eramaten dituen turista kopuru gehienak bisitan.
Espainako hirietan oso ohikoa da aurrekontuetako diru asko gabonetako apaingarrietara bideratzea, honen adibide nagusiena da Espainako 50.000 mila biztanletik gorako hiri guztien artean 17,15 milioi euro gastatzen direla gabonetako apaingarrietan. Honek hiri bakoitzak mediaz 166.000 euro gastatzen dituela esan nahi du. Hau seguraski gertatzen da Espainian gabonetako sentimendu oso handi bat dagoelako eta jendeari gustatzen zaiolako beraien hirian edo bisitan joaten diren hiri horietan argi politez betetako apaingarriak egongo direla.
Gastu honen adibiderik hoberena, lehengo gabonetan, Donostiako udalak alderdiederren noria kokatu zuenean izan zen. Honek fama handia lortu zuen donostiarren eta turisten artean eta irabazi handiak eman zizkion hiriari. Esan dezakegu Donostiako udalaren inbertsio hau oso errentagarria izan zela mozkin handiak lortu zituelako hiriak.
Nire iritziz gabonetako argiak beharrezkoak dira hiriak itsura on eta polit bat emateko eta baita ere turista gehiago erakartzeko. Baina hala ere, pentsatzen dut ez dela hauetan diru kantitate ikaragarri bat gastatu behar hainbat hirik egiten duten bezala, adibidez: Vigo 1,1 milioi euroko aurrekontuarekin.
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.