2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

BLACK FRIDAY

Black friday deitutako eguna, azkeneko urtetan hedatu den mugimendu bat da. Eta mugimendu hau, oso eztabaidatsua izan da. Gehiengoei gustatu zaien mugimendu bat da, izan ere, egun haietan nahi ditugun gauzak oso merkeak egoten dira, eta beraz, diru piska bat aurrezteko balio du egun hori. Baina hain eztabaidatsua izan da, mugimendu hau enpresa handiek hasitako mugimendu bat delako, eta komertzio txikiari min handia egin dion mugimendu bat delako.


Beherapen hauek, azaroaren azkeneko astean izaten dira, eta mugimendu hau sortu da, aste hori urteko hilabete txarrenetik aste txarrena zelako salmentei begira. Hain txarra zen azaroa, ez daudelako urtaro baten ondoren egoten diren beherapenik, eta hilabete baten ondoren gabonak hasten direnez, gauza asko erosi behar direlako. Bestalde, esan bezala aste hau azaroko aste txarrena zen, justu gabonak aurretik delako aste hau eta jendeak esan bezala aste honetan hilabeteko beste astetan baino gehiago itxaroten delako gabonak izatea gauzak erosteko. Beraz, Black Friday-a sortu baino lehen jendeak ez zuen aste honetan ezer erosten.


Ondorioz, enpresa handiek, aste honen arazoa begiratuz, Black Friday izeneko mugimendu bat egitea pentsatu zuten, ostiral batean prezioak asko jaitsiz, horrela jendeak gauza asko erosteko eta urteko aste eta hilabete txar hori piska bat konpontzeko. Urte gutxi batzuk ondoren mugimendu honen arrakasta ikusita, enpresa berdinek mugimendua egun batetik asteburu oso batera zabaltzea erabaki zuten.


Mugimendu hau, lehen esan bezala, kometzio txikia asko mintzen du. Izan ere, enpresa handi hauek izugarrizko produkzio handiak egiten dituzte, eta beraz, nahiz eta gauzak oso merke saldu etekinak aterako dituzte gutxi badira ere. Horrela, esan bezala nahiz eta etekin gutxi izan, etekin txiki horiek guztiak (milioika etekin txiki direnez) juntatzerakoan, etekin handiak lortzen dituzte. Baina komertzio txikiak ez dituenez hain produkzio handiak egiten, ezin dituzte horrelako beherapenak egin arrazoirik gabe (urtaro baten bukaeraren ondorioz soberakinen beherapenak dira adibidez arrazoi bat). Horren eraginez, jendeak enpresa handietan beherapenak daudenez eta denda txikietan ezin dituztenez egin, enpresa handiek dituzten produktuak erosten dituzte.


Wikipedia

La razón

Comercio y justicia (Black Friday-aren aurretik zegoen ikuspuntua (2009))

MARKEL HERNANDEZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.