Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria, Euskal Y-a edo Gasteiz - Bilbo - Donostia Lineako proiektu honek, eztabaida eta liskar ugari sortu du izan ere, komenigarria den ala ez zalantzan jartzen da.
Alde batetik, proiektu hori defendatzen dutenek diotenez, lanpostuak eta aberastasuna sortuko ditu, hegazkinaren erabilera murriztuko du, eta horrek erosotasuna bermatzen du eta gutxiago kutsatzea. Horrez gain, errepideetatik autoak, kamioiak eta istripuak murriztuko ditu eta hirien arteko bidaia denborak laburtuko ditu.
Beste aldetik, aurka azaldu direnek diotenez, eraikitze eta mantentze kostuak ekonomia galera handiak ekarriko dituzte, dirutza bat balio duelako. Gainera, hondarra eta ura aurkitu dutenez zuloa egiterakoan, berriro hasi behar dira eta honek esan nahi du diru kantitate handiagoa gastatuko dutela.
Ingurumenean kalte handiak daude eraikitzerako orduan, lur azpian dagoen natura guztia suntsitu dutelako. Aipatu dudan bezela, honezkero hondarra eta ura aurkitu dute eta hori ez da seinale ona ez naturarekiko ez guretzako.
Egia da erosoa izan daitekeela tren bat edukitzea, hala eta guztiz ere ez da beharrezkoa. Erabiltzen duten diru hori, osasungintzan edo jendearen onurarako erabili zezaken gobernuak, pandemiaren egoera ikusita hospitaleek eta ikastolek laguntza behar dute eta.
Hare gehiago, pandemia baino lehen manifestazio ugari egon ziren gai honi buruz baina ez zituzten kontuan hartu eta jendearen iritzia kontuan hartu beharko zen.
Proiektua martxan jarraitzen du eta ez da aldatuko. Oraingoz lana egiten gelditu dute langileek baina 2026an estimatzen da abiadura handiko trena inauguratzea Donostin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.