2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

PENTSIO PUBLIKOAK

Gaur egun notizia da pentsio publikoen inguruan egin nahi dituzten aldaketak. Burura etortzen zaigun lehenengo galdera da, zergatik egin nahi dituzte aldaketak? . Erantzun inozente bat, politikariek gure aiton- amonek hobeto bizitzea nahi dutela izango zen. Baina ez dirudi hau horrela denik, orduan?. Erantzun egokia indarrean dagoen sistema manteniezina dela da. 


Gure pentsio sistema kontributiboa da. Jasoko dugun pentsioaren kopurua gure bizitza laboralean kotizatutakoaren arabera izango da. Azalpen garrantzitsu bat egin behar da puntu hontan; zuk kotizatutako dirua estatuak ez du gordetzen etorkizunean zuri pentsioa ordaintzeko, baizik eta gaur egungo kotizazioa orain jubilatuta daudenei ordaintzeko erabiltzen da. 


Formula bat izango bazen, kotizatzen duen jende kopurua jakin beharko genuke eta baita pentsioa kobratzen duen jende kopurua. Zer ari da gertatzen bi zenbaki hauekin? . Alde batetik kotizatzen duen jendea geroz eta bajuagoa da, zeren teknologiaren ondorioz makinek jendearen lana egiten dute. Bestalde, bizi itxaropena altuago da eta ondorioz, jende gehiago dago pentsioa kobratu nahi duena. Arazo hau bi modutan konpondu daiteke: kotizazioak igo edo errenta gutxiago ordaintzea. 




Azken asteetako notizien arabera, badirudi kotizazioen igoera eman daitekela. Kotizazioen 0,6 puntuko igoera emango zen,  0,5 enpresak hartuko luke bere gain eta 0,1 puntu langileak. Badirudi enpresariak ez daudela gobernuaren proposamenarekin ados, eta sindikatuak ordea negoziatzeko prest daude. 

Hortaz, argi dagoen gauza bakarra aldaketak behar direla da. Kotizazio edo pentsioen arteko oreka ez bada lortzen, sistema aldatu beharko zen. Gaur egungo pentsio kontributibotik, ez kontributibora edo pentsio osagarrietara aldatu beharko zen. Merezi du aldatzea?


https://www.argia.eus/albistea/pentsioen-negozioa/inprimatu

https://bizilan.eus/pentsiodunak/pentsio-motak-eta-pentsioen-bideragarritasuna/

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8454647/ceoek-ez-du-ontzat-jo-pentsioak-bermatzeko-neurri-gisa-kotizazioak-igotzea/


XABIER AGIRRE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.