2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

PANDEMIAREN ERAGINA ABERATSETAN ETA TXIROETAN

Espainian, mila milioi euro dituzten 23 pertsonen ondasuna %29 hazi da pandemian zehar, aldiz, milioi bat lagunen egoera ekonomikoa larriagotu egin da. Hori dela eta, eskatu egin dute aberatsen eta txiroen arteko aldea txikitzeko. "Berdintasun ezak hil egiten gaitu" ikerketa argitaratu du astelehen honetan gobernuz kanpoko erakundeak, eta horrekin salatu du munduko hamar gizon aberatsenen ondasuna bikoiztu egin dela. 


Txiroek, pandemiako lehen asteetan zailtasunak eduki zituzten etxea ordaintzeko eta janaria erosteko, eta aberatsek berriz, ez zuten horrekin arazorik izan. Nabarmena egon zen txiroen eta aberatsen artean, covid-19a hasi zenetik. Covid-19aren eragin ekonomiko eta sozialaren ondorioz, aurretik baino 51.000 etxe gehiago daude diru-sarrerarik gabe.


Horri aurre egiteko, Oxfam Intermonek proposatu du gizarte-babeserako politikak indartzea. "Aldi baterako lan erregulazio espedienteek edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak kalte egin diote gizartearen gehiengoari", kritikatu du gobernuz kanpoko erakundeak.


Nire ustez, txiroentzako eta etxea eta janaria ordaindu ezin dutenentzako irtenbideak bilatu behar ditu gobernuak, diru laguntzak eman edota dirudunek gutxio irabaztea denok “ondo” bizi ahal izateko.


IBAI ARANBURU


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.