2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

LA PALMAKO SUMENDIAREN ONDORIOAK

Komunikabideetan azaldu den bezala egun hauetan, La Palmako sumendia, “Cumbre Vieja”,  irailaren 19an eztanda egin zuen eta orain arte ez da gelditu. Honek, hainbat ondorio ekarri dizkio Palmako herriari zentzu guztietan: ekonomikoki, emozionalki, fisikoa,...


Esan bezala, sumendiak zentzu guztietan eragin dio herriari; lehenik 457 etxebizitza kaltetu ditu, eta ez soilik etxebizitzak; garajeak eta landa-lurzoruak ere. Bestetik, esan dezakegu La Palmako uhartea ezaguna dela turismoarengatik eta platano industriarengatik eta hori ere kaltetu egin du sumendiak. Arrazoiak garbiak dira, alde batetik turismoa gutxitzea, ze oso gutxik nahi dute arriskuan egon eta beste aldetik platanoak hondatzen ari direla. 


Platanoaren ondorioz hitz egiten baldin badugu, ikusi daiteke ondorio larria edukitzen ari dela. Esaterako, 2020an, La Palmak 144.302 tona fruta esportatu zituen. Horrek 135 milioi euroko diru-sarrerak ditu eta orain labarekin bi aste baino gutxiagoan 1.000 tona baino gehiago biltzeari utzi zaio eta horrek eragin handia suposatzen du ekonomikoki.


Beste aldetik, herriko biztanleria turismoaren zain daude, izan ere, 2019an, 285 milioiko diru-sarrerak izan zituen jarduera honengatik. Baina, itota iritsi da puntu honetara, iaz fakturazio hori 82 milioira murriztu duen koronabirusaren krisiak urte eta erdi jo ostean eta orain sumendiaren erupzioak eragiten ari dena. Baina, aipatu beharra dago, sumendia gelditzen denean turismoa bueltatuko dela herria nola bukatu duen ikustera. 


Hau dena esan eta gero, sumendia eragin handia edukitzen hari dela La Palmako herriaren aurka esan dezakegu, aipatutako aspektuarengatik. Baina, laba botatzeaz uzten duenean, aspektu horiek denbora luze batez berriro lehengoko egoerara itzuliko dira. 


ITURRIAK: 

https://elpais.com/sociedad/2021-10-01/el-impacto-economico-del-volcan-jaque-a-los-dos-sectores-clave-del-pib-de-la-palma.html



GARAZI ETXANIZ

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.