2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

Bruselak Espainiaren hazkunde aurreikuspena murriztu du

Europako Batzordeak Azaroak 11n 1,6 puntu jaitsi zituen Espainiako BPGaren hazkundearen aurreikuspena 2021erako, %4,6an utzita, eta zortzi hamarren 2022rako, %5,5an utzita. Udako aurreikuspenen aldean, nahiz eta zihurtatzen duen susperraldia “indartzen ari dela” kontsumo pribatuari eta Europako funtsei esker pandemiak eragindako erortzearen ostean. 


Bruselak nabarmendu duenez, urteko lehen hiruilekoan jaitsi (-%0,6) eta bigarrenean espero baino gutxiago igo ondoren (%1,1), BPGaren hazkundea bikoiztu egingo da urteko bigarren erdian COVID-19aren murrizketak gutxitzeari, txertaketa kanpainiaren arrakastari eta zerbitzuen sektorearen laguntzari esker, turismoa barne.


Horrela, aurten %4,6ko aurrerapena izango dela eta 2022an hazkundeak jarraituko duela espero da (%5,5eraino), krisiaren aurreko BPGaren maila 2023ko lehen hiruhilekoan lortuko dela, eta urtea %4,4ko igoerarekin itxiko dela ere espero du Bruselak.


Datu guztiak webgune honetatik ateratakoak dira:

https://www.lasexta.com/noticias/economia/bruselas-recorta-prevision-crecimiento-espana-46-2021-55-2022_20211111618cf9020da58c00013715f9.html


OIER BALDA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.