Donostian edo gertu bizi garen guztiok dakigu zer den Garbera, eta guztiak ohartarazi gara honek egin dituen berrikuntzetaz. Berrikuntza hauek Azaroak 24ean ireki dira publikora. Oso deigarriak suertatu dira berrikuntza hauek hiritarrentzat, gainera, negua datorrela kontuan hartuta, arratsalde bat pasatzeko toki egokia dirudi merkataritza-gune honek. Baina, errentagarriak izango dira berrikuntza hauek Garberarentzat?
Berrikuntza esanguratsuenak hauek dira: zinemak, Donostian ez zeuden janari lasterren hainbat jatetxe etab. Jendeari atentzioa gehien deitu dioenetako gauza bat zinema izan da, gainera, luxuzko zinema bat bezelakoa delako; beraz, naiz eta Donostian hainbat zinema egon jendea erakartzen du. Baina badu beste arazo bat, edo hobe esanda etsai bat, gaur egun hain famatuak diren eta hainbeste erabiltzen diren online pelikulak eta serieak plataformak, Netflix adibidez. Plataforma hauek erosotasun bat eskaintzen dute, etxetik desplazatu behar ez izatea, ahala ere, oraindik badago jende mordoa zinemara doala, estrenoak ikusteko edo gustatzen zaiolako; baina baliteke denbora pasa ahala zinemek errentagarritasuna galtzea.
Era berean, jatetxe askok ere badute etsai berri bat, Globo, JustEat edo horrelako empresa berriak, janaria etxera ekartzen dizkizutenak, bide batez ez dira hain etsai handiak izan ere, jatetxeen janaria eramaten dute beraz jatetxeek dirua irabazten dute, baina jatetxearen lokalaren errentagarritasuna jaisten da jendea ez delako han jatera joango.
Zorionez, oraindik gutxienez, ez Netflix-ek ezta Globok ez dituzte betiko negozioak zapaldu. Beraz, Garberaren berrikuntzak arrakasta handia izango dutela uste dut, gauza berriek beti deitzen dutelako jendearen atentzioa, gainera, oraindik berrikuntza asko egioten hari direlako.
ITURRIAK:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.