2020(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

AURREZTU GAUR, BIHAR BIZITZEKO

Konfinamendu-neurrien ondorioz ondasun eta zerbitzu asko kontsumitzeko ezintasunak eduki dituzte familiek, eta lana galtzeko aukeraren aurrean, familiak dirua aurrezten hasi dira. Estatistikako instituto nazionalaren datuen arabera, aurrezki tasa errenta erabilgarriaren % 22,5a izan da apiriletik ekainera bitartean, 60.204 milioi eurora iritsiz.  



Zergatik hasi da jendea aurrezten?, Hainbat arrazoi daude: Pertsonak aurreztera eramaten dituen funtsezko arrazoietako bat, etorkizunean gerta daitekeenetik babestea da bere  etorkizuna  bermatzeko. Izan ere, baliabideak metatzen dira, erretiroa finantzatzeko, kontsumo-ondasun iraunkorrak eskuratzeko, hala nola, automobil bat, edo etxebizitza batean inbertitzeko. Beste arrazoi bat da, k
onfinamentuan zehar, familiek ezin izan dutela, zinemara, tabernara, jatetxeetara joan, ezta terraza batera ere paseatu ondoren, ezin izan dute bidaiatu eta horregatik ez dute dirua lehen bezala gastatu.Horren ondorioz, dirua aurrezten hasi dira.

Baino zeren arabera aurrezten du jendeak? Batetik, jendeak dituen diru-sarreren mailaren arabera. Zenbat eta errenta handiagoa izan, orduan eta diru gehiago erabili ahal izango du aurrezteko. Bestetik, pertsonek baliabide gehiago edo gutxiago aurrezten dituzte, etorkizunean gauzak ondo joango diren konfiantzaren arabera.

Adituek diote dena iraupenaren araberakoa izango dela. Krisia iraupen laburrekoa izango balitz, nahitaezko aurrezpen horrek ongizate bat ere izan lezake ekonomian, familien gastuak murrizten lagunduko liekeelako eta kaudimena hobetuko liekeelako, baina krisia luzatuz gero, jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren egiturazko beherakada ekarriko du, izan ere, familiak ezin badute bere dirua epe motzean inbertitu, tabernak, jatetxeak, zinemak... ixten hasiko dira.






https://theconversation.com/que-pasara-con-el-ahorro-de-las-familias-despues-del-coronavirus-134823
https://www.rtve.es/noticias/20201207/ahorrar-hoy-para-vivir-manana/2059282.shtml


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.