AMANCIO ORTEGAREN DONAZIOAK
Amancio Ortega 1936. urtean Galizian jaiotako enpresa jabea da. Inditex taldearen ko-fundatzailea eta Zara enpresako jabea izanda mundu osoan diru gehien duen seigarren petsona da 7.7 bilioi dolarreko dirutzarekin. Enpresak 2.742 bilioi euro irabazi ditu azken urtean, eta esaten da Ortegak salario minimoa 900.000 aldiz kobratzen duela. Gainera, argi dago ez duela dirutza hau guztiok bezala irabazi, baizik eta bere herrialde garatuetako langileak esplotatuz (produzitzen duten irabazia baino gutxiago ordainduz eta irabaziak berak gelditzen) eta hirugarren munduko bere langileak (asko umeak) produzitzen dutenaren zati minimo bat ordaintzen. Hortaz gain, bere enpresak paradisu fiskaletan egiten du lan diru gutxiago ordaintzeko izendari, eta 2013. urtean 33 milioi euro ordaintzea ahaztu omen zitzaion inpostetan. Bere irudia garbitzeko, Ortegak bere dirutzaren zati txiki bat donatu egiten du ikasle beketan esaterako. Bere “donazio” kontrobertsialena Espainiar medikuntza arloari emandako 600 milioi euroak dira. Diru hau komunitate ezberdinetan banatu zen eta medikuntzarako makina berriak erosteko erabili ziren. Gaia berriz atera zen argira Podemoseko diputatu ezberdinek donazioaren kontra egin zuten, honen kontrako argumentu ezberdinak argitaratuz dokumentu batean.
Hasteko, eta asko erresumituta, esaten dutena da Espainiar estatuko medikuntza arloa ez zuela indibiduo batek finantziatu behar, impostuekin ordaindu behar zela, pertsona batek finantziatzerakoan bere interesen arabera mugitu zezakeelako dirua. Gainera bere dirua lortzeko eraren legitimitate faltari buruz hitz egiten zuten. Bere negozioaren hasieran Galiziako emakume txiroak explotatzen zituen, ordu exzesiboz lanarazten soldata oso txiki baten truke, hauen experientzia laboral falta aprobetxatuz. Horain antzeko zerbait egiten du, 12 urteeko umeekin Bangladeshen. Umeak urrengo egunean lanera itzuli ahal izateko diru adina bakarrik ordainduta eta edozein pertsonak lan egin ditzazken baino ordu gehiago eginda bizi dira. Gainera, lan kondizioak oso txarrak dira eta istripuak ohikoak. Ikus 2013 ko Rana Plazako desastrea.
Ni pertsonalike donazio hauen kontra nago arrazoi ezberdinengatik. Hasteko, iruditzen zait inork ez zuela Ortegak duen diru kantitatea izan beharko. Argi dago behar duena bainan diru gehiago duela eta Espainian bertan jendea pobrezian dagoenean bera baino lan askoz gehiago egiten ez zait justua iruditzen. Hortaz gain, benetako lana eginez horrelako dirutza lortzea posible izango balitz justoagoa irudituko litzaidake, bainan Ortegak ez du bizitzan lanik egin. 22 urte zituenetik denda edo empresetako jabea izan da, beste jendearen lanaz aprobetxatzen berak ezer ez egin gabe. Bukatzeko, lehen esan bezala, herritar guztientzako diru laguntzak ez ziren pertsona bakar batetik etorri behar, guztien zergetatik baizik.
Bainan, hau izebergaren punta bakarrik da, eta horrelako kasu pila bat daude, nun pertsona gutxi batzuk bizitza oso batean gastatu dezaketen baino diru askoz gehiago duten, beste asko gosez hiltzen direnean. Honi irtenbide bat bilatzerakoan, jende askok uste du dirudunei zergak igo behar zaizkiela. Eta epe motzera hori konponbide bat izan ba daiteke ere, nere iritziz, pertsona hauen dirutzaren %99-a hartu eta behar dutenen hartean distribuitu beharko zan era ekitatibo batean. Beste soluzio bat diruaren kontzeptuaz desegitea da, eta herritarrok gizarteari ahal degun guztia kontribuituz behar dugun guztia kasotzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.