2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

1772ren Panikoa

 Historian zehar munduko norabidea aldatu egin duten gertaera asko egon dira. Horretako bat 1772 gertatu zen krisi ekonomiko handi bat da, hau Britain handian, Londresen, hasi egin zen, baina bere ondorioak gaur egun arte sentitzen dira.

Garai hartan Britaniarrak imperio gorakor bat zuten, Amerikako Hamahiru koloniekin zituzten komertzioa benefizio handiak ematen zuen, Ekialdeko Indietako Konpania garai horretako enpresa handienetako eta hoberenetako bat zen, eta langileek ondo bizi zuten kredituen esker, hauek ekonomia sustentatzen zituzten, bankuetan konfidantza sortzen. Baina momentu batean hau guztia bukatu zen.

Garai hartan burbuila espekulatiboa hasi zen handitzen, bankeroak kreditu fiktizioak sortzeko zuten joerarengatik eta akzionista baten 300000 librako galera batekin, hau jendea bere kredituak erreklamatzea aldi berean eragin zuen; horrez gain, demanda betetzeko, 20 banku garrantzitsuak itxi behar izan zuten, krisi ekonomiko handi bat sortzen 556 enpresen kiebra, Erresuma batuan zein Herbereetan, eta lanpostu askoen galera sortzen.

Krisi honekin bukatzeko, Erresuma Batuko gobernua erabaki zuen Amerikan zergak igotzea, hango jendea haserretzen. Hau eragin zuen Amerikako Independentzia gerraren hasiera, eta Estatu Batuen sorkuntza, hurrengo 3 mendeetan munduko historia, gaur arte ezagutzen digun bezala aldatu zuena.

Nire ustez, hau beste burbuila espekulatiboaren eredu on eta ezezagun bat da, non ertakusten zaigun nola ekonomian eta munduan, duela ia 300 urte hartutako erabakiak, gaur egun arte ailegatu ditzakete zuzenki. Zer gertatuko izango ote zen bankero horiek ez bazuten kreditu fiktizioak sortzen? Igual Estatu batuak inoiz sortu izango ziren eta igual mundua inperio eta monopolio handien artean oraindik zatituta egongo zen, edo igual ez, igual dena ez zen gehiago aldatuko, hau da historiaren zati politena, imajinatzea zer pasatuko zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.