2020(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

1929ko crack-a

 1929ko crack-a


Aberastasunaren banaketa txarrak eta burtsa-espekulazio izugarriak New Yorkeko burtsa hondoratu zuten.


1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako balore-merkatuak izan duen beherakadarik handiena izan zen, kraxaren ondorioek eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ezagutzen den krisialdia.


Depresio Handia, XX. mendearen hasierako garai bat izan zen, non mundu osoa krisi ekonomiko eta sozial sakonean egon baitzen, hamarkada batez, gutxi gorabehera. Depresio Handia 1929an hasi zen eta 1940ra arte iraun zuen.


Egun horretan, Wall Streeteko balio-burtsak behera egin zuen prezioetan. Horrek inbertitzaile askoren porrota eragin zuen.


Kraxa ez zen egun bateko gertaera izan. Hiru erreferentzia egun erabili ohi dira deskribatzeko: Ostegun Beltza, Astelehen beltza eta Astearte beltza. Lehenengo beherakada Ostegun Beltzean gertatu zen, 1929ko urriaren 24an, baina Astelehen Beltzean eta Astearte Beltzean 1929ko urriaren 28an eta 29an,  gertatu zen katastrofeak, merkatuarekiko izua handitu zuen, eta Amerikako Estatu Batuentzat ondorioak ekarri zituen.


Ameriketako Estatu Batuetan kraxak Depresio Handia eragin zuen, eta hortik aurrera, izango ziren finantza-erreformak eta merkatuen erregulazio berriak jarri zituzten.


Ostegun Beltzean akzioen balioak behera egin bazuten ere, etengabeko beherakada izan zuten hilabete osoan zehar. Hiru egunetan, Estatu Batuetako 100.000 langilek lana galdu zuten. Ostegun Beltzaren aurreko egunetan merkatua oso ezegonkorra zegoen, prezio igoerak etab. baitzeuden.


Herrialdeak pixkanaka berreskuratzen hasi ziren 1930eko hamarkadaren erdialdean, baina Bigarren Mundu Gerra hasi arte iraun zuten ondorio negatiboek eskualde askotan.


Estatu Batuez gain, Espainia izan zen kaltetuenetako bat Islandia, Irlanda, Grezia, Portugal, Austria eta Hungariarekin batera eta Australia krisiak eta atzeraldiak gutxien eragin zion nazioa zen, negozioen munduko isilpeko inkesta baten arabera. Atzetik zeuden Txina, India eta Singapur.


1929ko krisiaren ondoren, herrialde asko erregimen totalitarioetara itzuli ziren, haien finantza-egoera katastrofikotik ateratzeko. New Dealek AEBetako ekonomia suspertu zuen.


Azkenik, 1929ko krisi ekonomikoaren ondorioei dagokionez, ordena ekonomikoan, bankuen porrota, nekazarien porrota, industrien porrota eta, azken batean, langabeziaren eta atzeraldiaren hazkundeak gertatu ziren. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.