ZERGALA ALA TASAK? ZER DIRA ZERGAK? NOLA SAILKATZEN DIRA?
Sektore publikoak gehienetan dirua lortzen du tributuaren bidez, hau da, gastu publikoak mantentzeko beharrezkoak diren diru sarrerak dira. Eta tributuaren barnean bi talde ditugu, tasak eta zergak.
Tasak, erakunde publiko batek herritar bati onura zuzenean ekartzean, horren truke ordaintzen dena da. Adibidez, kiroldegia, unibertsitatea,... Berriz zergak, gizakia guztiak ordaindu beharrekoak dira. eta herritarrek derrigorrez estatuari ordaindu beharko dituzten zenbatekoak dira.
Honek ez du esan nahi inor duzunik zure atzean esanez zerga hau ordaindu behar duzula, baina ez badituzu ordaintzen eta ogasuna konturatuz gero, isun bat jarriko dizute eta hasieran ordaindu beharreko zerga ordaindu beharko duzu baino interesak gehituta.
Zergak hainbat helburu dituzte. Lehenengo, helburu fiskalak, non, helburua zergekin lortutako diruarekin zerbitzu publikoen gastuak finantzatzea da. Bigarrenik, helburu ez fiskalak, behar publikoaren beharrak asatzen dituen zergaren erabilera, eta azkenik, helburu mistoak, aurreko bi helburuekin ateratako beste helburu bat da.
Bi zerga mota daude mundu osoan, batetik zuzeneko zergak eta bestetik zeharkako zergak. Zuzeneko zergak, pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira eta bere barnean beste hainbat zerga mota daude. Hauek dira zuzenko zergak:
- Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga (PFEZ): Zerga hau urtero ordaintzen da eta urtean irabazitakoak hurrengo urteko udaberrian aitortzen dira.
- Sozietateen gaineko Zerga (SZ): Sozietateen eta beste erakunde juridikoen mozkinak zergapetzen dituen zerga da.
- Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ): Ondasun higiezin landatar eta hiritarren balio katastrala zergapetzen du.
- Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ): Izenak esaten duen bezala oinordetza batengatik edo dohaintza bat egitean ordaintzen den zerga da.
- Ondarearen gaineko zerga (OZ): Zergadunen ondare garbia zergapetzen du, hala nola, etxebizitzak, lokalak, kontu korronteak, bitxiak, objektuak...
Eta bestetik, zeharkako zergak, pertsonen ondasun edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute. Hauek dira zeharkako zergak:
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): Edozein produkzioetako maila guztiak zergapetzen ditu.
- Ondare Eskualdaketen (OEZ) eta Ekintza Juridikoen gaineko Zerga (EJDZ): Salerosketaren balioari eransten zaio zerga hau, esate baterako, bigarren eskuko etxebizitzari adibidez.
- Zerga Bereziak: Bere barnean, fabrikazio zerga bereziak (tabakoa, edari alkoholikoak, hidrokarburoak), hidrokarburoen gaineko zerga berezia (gasolina, diesela...) , garraioen zerga berezia (garraioei ezartzen zaizkien zergak dira) eta azkenik, Ikatzaren eta Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia.
Hala eta gutiz ere, bi zerga mota horiez gain badaude zergak bereizteko bestelako modu bat ere, zehazki, zergak sailkatu daitezke, zergaren ehunekoaren arabera. Batetik, zerga gutxikorra (aberastasuna handitzen doan heinean, zergaren ehuneko jaitsi egiten da), zerga gehikorrak (aberastasuna handitzen doan heinean, zergaren ehuneko handitu egiten da, hemen barruan daude PFGZ eta ODZ) eta azkenik, zerga proportzionalak (aberastasuna handitzen doan heinean, zergaren ehunekoa ez da aldatzen, talde honetan dago SZ).
BIBLIOGRAFIA:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zerga
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zuzeneko_zerga
https://www.bolsamania.com/declaracion-impuestos-renta/que-sucede-si-no-pago-mis-impuestos/#:~:text=%C2%BFQu%C3%A9%20pasa%20entonces%3F,debemos%20m%C3%A1s%20los%20correspondientes%20intereses.
https://web.bizkaia.eus/eu/web/educacion-tributaria/zergak
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomiaetazergak/ohz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.