2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

NOLA ZABALTZEN DIRA LUXUZKO MARKAK PUBLIZITATEAREN BIDEZ?

 Azalduko dudana ulertzeko, lehenik eta behin argi eduki behar dugu luxuzko marka hauetako jabeek ez dutela bilatzen haien produktua edozeini saltzea, baizik eta botere handia(diru asko) duten mailako pertsonei.


Horregatik, luxuzko markak ez dute bilatzen publizitate “irekia” egitea, batez ere hori egingo baluke, anuntzioa ikusten dutenen %90 ezingo lukeelako haien produktua erosi, beraz, ez da telebistan agertzekoa, kaleko jendeak ez duela ulertzen luxuak duen benetazko garrantzia, kritikatzera jotzen dute berehala.


Luxuzko markek haien prestigioa dute gutxi batzuen eskutara iristeko. Haien marka munduan zabaltzeko edo jendeari erakartzeko, beste motatako baliabide, komunikabide edo tresnak erabiltzen dituzte.


Ohikoena ekitaldiak egitearena da, bertan klase maila goreneko jendea gonbidatzen dute eta normalean famatuak diren pertsonak luxuzko marka aurkezten dute.

Baita ere, haien sektorean espezializatuak dauden errebistetan, adibidez, standing altuko autoen errebistetan, Ferrari, Lamborghini eta horrelakoak ikusiko ditugu. Nahiko arrakastatsua da, modu honetan benetan inporta zaion eta haien produktu motan interesatua dagoen publikoaren eskutara iristeko modu errazena delako.

Eta azkenik, publizitatea egiteko gaur egungo asmakizunik handienetakoa erabiltzen dute, besteak beste, interneta. Sare sozialen erabilerara jotzen dute publizitate handia eginez eta produktuak duen klasea erakutsiz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.