Ikeak altzariak saldu ordez, aurten erosten ditu
Kontraesana dirudien arren; egia da, aurtengo Black Friday-a Ikeak kolorez aldatu du, enpresak dioenez, Green Friday-a ospatu dute 2020.urtean, aurreko urteko artikulu batean aipatu nuen ekonomia zirkularra bultzatzeko, Ikeak Green Friday-ean (Black Friday famatuaren parodia bat bezala) Espainia mailan 12 milioi inbertitu ditu Ikeako erosleei erabilitako bigarren eskuko altzariak erosten.
Espainiako biztanleek Ikeari saldutako altzarien bataz-besteko prezioa 41,7€-koa izan da. Nahiz eta Green Friday hau aurten izan den ospatu den urte esanguratsuena, mugimendu hau 2016.urtetik dago martxan.
Normala da pentsatzea horrelako erabakiak enpresaren aurpegi publikoa garbitu edo aldatzeko dela, izan ere; horrelako altzariak egiteko erabiltzen den material gehiena egurra da, eta egurraren industria ingurumena gehiegi kutsatzen du. Baina arrazoiak alde batera utzita, GEK estrategia hau da honekin bukatzeko pauso garrantzitsu bat; herrialdean bertan bigarren eskuko altzariak erosterakoan, herrialdeen arteko bidalketak aurrezten dira; eta zer esan zuhaitzak dauden lurraldeen suntsiketaz. Eta hau guztia gutxi izango balitz bezala, altzariak merkeagoak aterako litzateke; beraz, oso seinale ona dela uste dut benetako interes zintzoak baldin badituzte noski, ekonomia zirkularra etorkizuneko ekonomia aukera onenetako bat dela uste dut.
Azkenik, nola ez, beti egongo da hau kritikatzen duen jendea, eta kritika konstruktiboak oso lagungarriak direla uste dut; baina pertsona talde batzuk GEK-ei uko egiten diete Amancio Ortegaren kasuan bezala, baina zortez, ez dira horrelako mugimendu handiegiak sortzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.